2012(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

The Uski's - Tximinotan (2012)



The Uski´s taldearen “Tximinotan” diskoa euren laugarren lana da. Abiadurari dagokionez, bi alde ditu diskoak: ziztu bizian doazen rock and roll abestiak eta, bestaldetik, doinu motelek hartzen duten balada kutsua. Dantza soltean egiteko rock and roll abestiak, gorputza mugitzeko aproposak dira eta abiadura osoan doaz. Bikotean guztiz elkarturik dantza egiteko balada erakargarriek hasierako tximista sortak geratu egingo ditu. Rock and rolla bero dabil, baladei kea darie. Diskoa beroa da bere osotasunean. Dantza azkarretan hauspoaren goritasuna, dantza geldoetan bihotzaren sugarra. The Uski´s taldearen doinuetan jaiaren bi alderdi bat datozkigu: martxa eta abaila zein nare uneak eta baretasuna. The Uski´s taldearen musika garai bateko rock and rollaren indarrez gainezka doa poparen irriñoekin, bluesaren aztarnekin, funkyaren zipiztinekin, baladen erasoekin, countryaren ferekekin.
BAGA-BIGA 

Abestiak
01 Bikinitxiki
02 Tximinotan
03 Surfin_ Warriors
04 Azkanin Alkarregaz
05 Ze Berri
06 Ere Ke Ere
07 Mendebalderantz
08 Nire Lagunek Niretzako
09 Domeka Blues
10 Berba Zaharrak
11 Zeure Ganien
12 Artarri
13 The Last Beer, Please (Gaba Luzi)


Jaitsi

 

iruzkinik ez: