2012(e)ko maiatzaren 11(a), ostirala

Nahi Ta Nahiez- Selekxion (1998)



Taldean aldaketak izan arren, soinuari dagokionez ez da antzemango desberdintasun handiegirik. Aurrekoaren ildoa segituko du hirugarrengo honek, beraz "rock jaia" edo "baserri rockaren" arloan sartuko ditugu. Festa giroa, erritmo biziak, alaitasuna... "Selekxion" diskoa pausatuagoa da, aurreko abiadura handiak eta pasarte gordinak landuagoak sentitzen ditugu, jai giroari tarte gehiago utzi zaiola esan nahi du horrek. Rocka da nagusiki, gitarra goxoekin eta lelo erakargarriekin, baina reggae ska, metala eta balada samurrek ere osatzen dute diskoa. Berriro errepikatu behar bada ere, "rock jaia" barruan sartuko genuke diskoa, alaitasuna, jatortasuna, konpromezua eta sentiberatasuna lantzen dituelako.

Abestiak
01- Euskadiko Selekzioa
02- Barrutik
03- Txinparta
04- Biak Bat
05- Mus
06- Adierazpen Askatasuna
07- Nirekin Etorri
08- Agur
09- Zinez Maitatzen Minez
10- Justizia Falta


Jaitsi

iruzkinik ez: