2012(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Errobi Diskografia



Rockarena ez ezik, euskal kantagintzaren izen mitikoa da Errobi. Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortutako taldeak euskarazko rockaren lehen harria jarri zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, Niko Etxart zuberotarrarekin batera. Hark bezala, euskal tradizioaren melodiari atxikiz, atzerritik heldutako doinu berrien harmoniak bereganatu zituen, Euskal Herriaren arazo kulturalaz eta politikoaz arduratutako hitzekin lagunduta. Ez zuen luze iraun, baina arrasto sakona utzi duten zenbait disko laga zituen ondare gisa. Errobi desegin eta gero, nork bere bidea musikari lotua egin dute Duhaldek eta Ducauk.
BADOK

Jaitsi

1 iruzkin:

abermejo erabiltzaileak esan du...

Ez dago link-a erabilgarri...