lunes, 14 de octubre de 2013

Herria Kantuz- Telesforo Monzonen Abestiak (2004)



Telesforo Monzon (Bergara 1904-Baiona 1981) Azken karlistadan bi neskatilak lagundu zuten Lizarraga generala zubia igarotzen, horietako bat Telesfororen ama izango zena. Sorleku zuen Bergarako Olaso jauregian, osabak, gazte zelarik, gelako atea irekia uzten zuen gauez, Santa Kruz apaizaren esperoan, nonbait. Haur zela, bere etxean, karlistak, foruzaleak, nazionalistak, denak ziren ongi etorriak. Gatzagan, Madriletik itzultzean, artzain neska gazte bat ikusita piztu zitzaion kontzientzia: «abertzalea naiz». Handik lasterrera Tolosa ondoko Urkizun izan zen etxeko euskara ahaztu xamarra hobetzen, garai beretsuan, Bergaran, Jose Antonio Agirre izeneko gazte batek eginkizun bera zuen helburu. Behin elkartu eta Agirrek galdetu zion, «jarraituko duzu», Telesforo gazteak, erdi mindurik, «eta zuk», erantzun zion. Herriaren minez bizi ziren biak. 1930ean AEJ alderdiko kide egin zen. Errepublika garaian Bergarako Udalean zinegotzi eta Madrilgo Gorteetan diputatu izan zen, ondoren, Eusko Jaurlaritzaren lehenbiziko barne kontseilaria. Donibane-Lohizunen zelarik Bergara amets, Bergaran zenean Donibane falta. Bere alderdikide asko ez bezala, gure Iparraldean laketu baitzen, eta gutxi batzuk legez, 50. eta 60. hamarkadetan muga igarotako gazteei aterpea emateko prest agertu, Anai Artea elkartean lagun izan zituen Piarres Lartzabal eta Angel Mari Arregirekin batera. Bere burua nafartzat zuela aldarrikatzen lehenbizikoetakoa genuen. Diktadorea hil ondoren, gerra garaian osaturiko gobernu anitza berriz martxan jartzen saiatu zen. Alferrikako lana, uneko erronkei erantzuteko gai ziren politikari gutxi, urte horietan. Hegoaldera itzuli zen 1977an, eta ezker abertzalearekin bat egin zuen. Telesforo Monzon politikaria, hizlari suharra dugu ezagunenen. Bere literatur lanak, Pantxoa eta Peio kantariek zabaldu zituzten abestiak salbu, ezezagunak zaizkigu. Gure Herria kultur aldizkarian, 50. eta 60. hamarkadetan argitara emandako kazetaritza lanek prosista itzela erakusten digute. Egungo euskara eredutik aski hurbil, langosta baten inguruan aritzeko pronto azaltzen zen. Bere kazetaritza lanek inoiz merezi duten onarpena jasoko dute.

Abestiak
01- Itziarren Semea
02- Batasuna
03- Ikastoletako Ereserkia
04- Txikia
05- Askatasunaren Ibilkuntza
06- Bai Euskarari
07- Aita Kartzelan Duzu
08- Irabazi
09- Monzonen hitzak
10- Lepoan hartu ta segi aurrera


Jaitsi

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Como parece que Ekaitzaldi renace de sus cenizas, no voy a valorar el disco que habéis colgado (porque no entiendo de música), pero sí felicitar a quien, o quienes, ha tomado las riendas de este sitio. La página de despedida ha desaparecido. Habrá que entender que se reabre con perspectiva de futuro. Pido disculpas: me equivoqué al decir que no habría voluntarios para continuar el proyecto. ZORIONAK.

Aritz Mugartegi dijo...

Egurre neska-mutillok

Anónimo dijo...

EKAIZTALDI HA VUELTO!!!!!!!!!!!!