2013(e)ko urriaren 15(a), asteartea

Parasma- Ekaitzik Gabeko Bakerik? (2003)



Diskoa bortitza da. Agian "bake" garai hauetan gauza bortitzez hitz egitea zinez eta benaz debekatua badago ere, Lekeitiokoen bigarren diskoa oso da indartsua. Thrasha abailarekin nahasten denean, halakoxeak dira emaitzak. Metala, thrasha, corea. Musika potentea, egur handikoa. Sutara gasolina botako balitz bezala, eztanda bat-batekoa da. Ziztu bizian eraldatzen da dena goitik behera. Soinuaren indarrak, porlan armatuzko oinarri sendoak, marmol beltzezko soinu zutabeak, parerik gabeko harmaila eraikitzera daramate. Abiadura gitarren thrash zartadez bizkortzen da. Erdi Aroko harresi bilakatu dira ateratzen diren soinuak.

OIHUKA

Abestiak
01- Noiz arte
02- Bizitzatik ikasten
03- Hiria txiki geratzen zait
04- Ez duzu kondenatzen
05- Harro hadi
06- Gora herriaren diktadura
07- Emakume
08- Gezurti
09- Itxi begiak
10- Oroitzen ditut
11- Gure etxea
12- Intro
13- Itsaso beltzak


Jaitsi


iruzkinik ez: