2013(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

Aintzina- Kosinatik Kanberala (2012)



Aintzina taldeak bere bigarren diskoa plazaratu du: “Kosinatik kanberala”. Aspaldiko testu eta doinuak dakartza, Euskal Herriko zazpi probintzietakoak, baita Arabakoak ere. Aurrekoa bezala (“Suitian”), oraingoa ere Aztarna etxeak eman du argitara.
Testuak eta doinuak, neurri handi batean, Resurreccion Maria Azkue eta Aita Donostiaren kantutegietatik jasota daude, eta abesti gehienak guztiz ineditoak dira.
Letrei dagokienez, «abesti guztiak narratiboak dira, istorioren bat kontatzen dute, eta jeneralean istorio izugarriren bat kontatzen dute. Aspaldiko garai haietan -orain bezala- istorio izugarriek tiradizo handia zeukaten. Eta Euskal Herriko probintzia guztietako testu eta doinuak daude, baita Arabakoak ere; horrek poz berezia ematen dit», dio Alan Griffinek.
Taldekideak lau dira: Zigor Sagarna (ahotsa, baxua, ttunttuna eta panderoa), Arkaitz Miner (arrabita, biola eta mandolina), Juanjo Otxandorena (buzukiak) eta Alan Griffin (haize-tresnak). Hasiera beretik ari dira laurak.


Abestiak
01. Lontxoren karretilla
02. Mari eder
03. Ana Juanita
04. Zumeak
05. Neskato gazte tronpatia
06. Garagarrillean
07. Borta ttan ttan
08. Ilemozketa
09. Eskribauaren alaba
10. Artzain nindagoenian
11. Soldadoaren itzulera
12. Estudiante kondenatua
13. Urrutiako anderea/ Kurri trufak
14. Andre Emili


Jaitsi

iruzkinik ez: