2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Four Friends- Bilbop (2003)



Lau lagun hauen lehen lana benetan aipagarria da, batez ere, hiru arrazoigatik. Alde batetik, ausarta eta txalogarria da egin diguten eskaintzak ez dituelako egun arrunta den musikaren ildoak itxu-itxuan jarraitzen eta, honi esker, Euskal Herrian egiten den musikaren aniztasun eta aberastasuna garatuz pausu bat aurrera eman delako. Zentzu berean azpimarratu egin behar da ere Gaztelupeko Hotsakek egin duen apostua. Bestalde, Jazza musika herrikoia, oso entzuna eta dantzatua zeneko garaia gogorarazten duelako. Honetan zer ikusia du diskarako egin duten aukeraketak, adibidez, Horace Silver edo Duke Ellingtonek famatuak egin zituzten kantak sartu dituztelarik. Azkenik, lana beste eredu batzuetako musikarekin (bossa, rocka eta bluesa) itxuroso osotu dutelako, bilduma -nere ustez- benetan entzungarria eskainiz.
WEBGUNEA

Abestiak
01. Welcome home
02. Bukaezina
03. Moonglow
04. Asteleheneko
05. Haurtxo polita
06. Kick'n back
07. Sister sadie
08. Astroblues
09. Kaipirinha


Jaitsi

iruzkinik ez: