2020(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Joselu Anayak- Diskografia


Javier, Andoni, Félix, Jesús eta Joselu Ruiz de Gordoa anaiek sortu zuten taldea. Hasiera batean berbenetan aritzeko asmoa zuten baina kanta propioak egiten hasi ziren eta 1989an lehen diska plazaratu zuten, Arabatik Jaliscora. 1991 urtean bigarrena etorri zen, Ondo ibili eta hurrengo urteetan berriak kaleratu zituzten, 2000an Ibili hadi egin arte. Hamazazpi urteko hutsunearen ondoren 2017an, Beti eta Betiko plazaratu zuten, taldearen 40. urteurrena ospatzeko. Ez diote ordea kontzertuak emateari utzi denbora guzti honetan eta gogotsu azaldu dira etorkizunerako ere.

Diskak
Arabatik Jaliscora (1989)
Ondo ibili (1991)
Pausorik pauso (1992)
Laugarren dantza (1993)
Hator hi ere (1995)
Gau jaiak (1996)
Ibili hadi (2000)
Beti eta Betiko (2017)


JAITSI / DESCARGAR

iruzkinik ez: