2020(e)ko apirilaren 11(a), larunbata

Peiremans+ diskografia


Gorka Urbizuk (Berri Txarrak, Katamalo), Imanol Ubedak (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) eta Haritz Beristainek (Kashbad, 4 Itzal) sortu zuten Peiremans +, norbere taldetik aparte elkartzeko eta ondo pasatzeko. Lesio bat zela medio Realarekin debuta egiterik lortu ez zuen jokalari belgikarrari hartu zioten izena, “galtzaileen eta zoritxarrak jotakoen omenez”. Disko txiki bat grabatu zuten, taldearen existentziaren testigantza gisa. Zuzeneko emanaldietan, Marino Goñik (Balerdi Balerdi) lagundu zien baxuarekin. 2015ean berriz elkartu ziren zenbait kontzertu jo eta kantu berriak grabatzeko.

Diskak
Peiremans+ (2005)
Bigarren Saria (2016)


JAITSI / DESCARGAR

iruzkinik ez: