2009(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

NUMEN - Galdutako Itxaropenaren Eresia (2001)



Numen, 1997-ko erdi aldera eratu zen Euskal Herriko talde gazte bat da. Hasierako partaideak hauek ziren:

Largo - bateria
Unai - kitarra
Jabo - kitarra
Lander - baxua
Aritz - ahotsa
Haimar - teklatua

Berehala kontzertuak eskeintzen hasi zen, "underground"-ean taldea ezagutzera emanez. 1999 urtearen bukaeran estudioko lehen lana grabatu zuten, "Haize sorginduen intziriak". 5 abestiz osaturiko mini KD honek, estatu mailan onarpen garrantzitsuaa izan zuen ondorengo arrazoiengatik; konposaketek berez duten indarragatik eta euskeraz (beraien hizkuntza) abesteak eta diskak duen euskal folklore kutsuak ematen dienagatik. Lan honek, Anasarca, Centinex, Avulsed, Jesus Martyr, etab.
Luze batekin jotzera eraman zituen. Garai hontan taldean partaide berri bat sartu zen, Mikel (oboea, txirulak eta haize instrumentuak), honek taldeari kutsu folkloriko eta pagano gehiago eman zizkion. Geroago taldeak jasandako partaide aldaketa bakarra gertatu zen, Iosuk, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea uztea erabaki zuen eta bere partez,
Largo (ex-Child Abuse, Gurges) sartu zen bateriajole bezela, taldeari oldarkortasuna eta abiadura emanez.
2001. urtean, taldea burubelarri sartu zen bere disko berriaren prestakuntzan. Lan hau aurrera eramateko, lokalean giltzapetu eta abuztuan estudioko lanari ekin zioten. Lan hau inoiz baino muturrekoago eta oldarkorragoa izan zen, baina aldi berean zati melodiko, folkloriko eta atmosferikoak ditu. Euskal historia, mitologia eta kondaira ilunetan oinarrituriko benetako guda ereserkiak.
2002. urtean zehar, taldea E.H.-ko eta Espainiar estatuko bazterretan ibili da bere eskeintza musikala aurkezten.
2002-ko abuztuan Otuto bajista berria gehitu zaio taldeari, honela, Lander, zeharkako txirula eta albokaz espreski arduratuz, eta abenduan Carlos Largo ordezkatzen du. Momentu hontan Numen bere hurrengo lana prestatzen ari da.
HERRIKOBURDINA

Abestiak
01.- Gauerdia Erortzean
02.- Denboraren Iluntasuna
03.- Gau Hotz Isilaren Magalean
04.- Mendiaren Irrintzia
05.- Arbasoen Oroimenean Kulunka
06.- Galdutako Itxaropenaren Eresia
07.- Oinazearen Itzalak
08.- Iheslaria
09.- Ama Lurra
10.- Galdutako Itxaropenaren Eresia (Bigarren Atala)


Jaitsi

2 iruzkin:

URIAHEEP erabiltzaileak esan du...

nitzako euskal herriko talderik haundienen artean egon behar dan taldean.....batez be metal alorrean...!!!Segi holan

RAVEN erabiltzaileak esan du...

Saludos,debo informarte que en este disco no tacaba Iosu la bateria,si no que lo hacia yo,soy Largo,ex-bateria de Child Abuse y Numen.

Te informo para que lo corrijas,gracias hermano.