Nun taldeak 2002an hasi zuen ibilbidea, gaur egun ezagutzen dugun bezala. Maketa grabatzea erabaki zuten orduan: emaitza melodia eta disonantziaren arteko bost kantu ziren, emozio eta sentimenduz bateta. Egia esan 2002ko maketako Nunek ez du gaur egun denarekin zerikusi handirik musikari dagokionean, eboluzioa etengabea izan baita orduz geroztik. Orduan berriz estudioan sartzea erabaki zuten, Ondarroako Santos Records estudioetan, Mikel Santosek teknikari lanak burutu zituelarik. Zazpi kantuz osatutako grabazioa da “Collage”, pop eta hardcorearen artean kokatzen direlarik. Standstill, Maple, Monochrome edo Coldplay bezalako taldeen influentzia nabaria da lan berri honetan. Hitzei dagokionean, amorrua eta desesperazioa azaleratzen dute, Aitziberren melodia gozoekin kontraesankorki agertzen diren sentimenduak. Iragan Bilbao BBK Live 2007 jaialdian aurkeztu zuten lana. Orain abesti berrien prestaketa lanean murgilduta daude, aurki hauek grabatzeko asmoz.
MAKETA (2003)
Taldearen lehenengo grabazioa, Gorlizeko Zehatz estudioetan erregistratua, Gonzalo Zubizarretaren eskutik. Bost kantu biltzen ditu CDak, doinu trinko eta pisutsuetan oinarrituta, Uribe Kostako taldearen aurkezpen lana izan zen.
Abestiak
Olatu Sakon Odoltsuak
Bizitzaren Oihuak
Gaueko Ipuinak
Politena
Ito (eta liluratu)
Jaitsi
COLLAGE (2006)
Hardocore, pop, rock... azkenean berdin dio, definitzea gauza zaila delako kasu gehienetan. "Collage" izena hartu duen grabazio berri honetan melodietan sakondu du boskoteak (ez hala nahi izan dutelako, horrela suertatu delako baizik), maketan agertzen ziren disonantziak alde batera utzita. Baina ez da hardcore, ez da pop, ez da rock.
Aitziberrek eztanda egin behar duela ematen du askotan, negarra eta irribarre gozoaren arteko muga zorrotza
NUNSAREAN
Aitziberrek eztanda egin behar duela ematen du askotan, negarra eta irribarre gozoaren arteko muga zorrotza
NUNSAREAN
Eneko Burzako eta Alvaro Barriuso (guitars)
Aitziber Omagogeaskoa (vocals)
Claudio Pavan (drums)
Xabier Doncel (bass)
Abestiak
Gu Gara Hiltzaileak
Eraman Nazazu Bueltan
Lehio Irekia
(...)
Azkenaldian
Zuhaitz Baten Komeriak
Urrun Noa
Jaitsi
3 iruzkin:
no seas culero aca en mexico no entendemos esos decires, podrias ponerlo en español?? jajaj saludos pues
Solamente tienes que picar en los enlaces donde he sacado la informacion: Myspace y Nunsarea.Ahi puedes elegir español o euskara, que a lo mejor has hecho un cursillo intesivo esta noche y entiendes y todo, je,je
Agur
Bide batez, talde hau kristona da! Noizko Nun-en kontzerturen bat Gipuzkoa aldean??????
EN ESPAÑOL:
Ya que pasaba por aquí, este grupo esta de puta madre! Cuando tocará Nun por Gipuzkoa?????
Argitaratu iruzkina