miércoles, 22 de abril de 2009

Willis Drummond - Willis Drummond (2009)



Willis Drummond, Baionan sortutako Rock taldea da. Bertako taldekide bat, lehenago Skunk Ska taldean jo zuen. 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu dute.
Hamar pieza, gitarra zorrotzez marraskatuak, aurreko diskoan baino zuzenago, jira bira gutxiago emanez. Energia doitasunez erabiliz, askatuz eta eutsiz, abestiaren uneak marrazten ditu oinarri erritmikoak. Willis Drummond Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria pixka bat gerturatzea lortu duten talde gutxietako bat da.

Abestiak
01. -
02. Ez da irango
03. Haustura (bizi berri bat)
04. --
05. Zenbat Gramo
06. 1.
07. Nun Daude
08. Lerroak
09. Ta garena
10. Noix


Jaitsi


Baionako Willis Drummond taldeak izen bereko bigarren lana kaleratu du. Gasteizen eskaini zuten kontzertuaren aurretik elkarrizketatu genituen beren musikaz, filosofiaz eta Bidasoako mugak duen eraginaz mintzatzeko. Datorren asteko ARGIAren zenbakian irakurri ahalko duzue elkarrizketa osoa.