Ilusio handia egiten dio Xabier Amurizari disko hau kaleratu eta zabaltzeak, pertsona handia baitzen berarentzat Lazkao Mendiko bertsolaria: «O, Lazkao Txiki artista handi bat zen. Ez bertsotan bakarrik, pertsona handia zen, naturala, ez zen batere artifiziala. Eta jantzia zen, ez zuen karrerarik, baina oso irakur zalea zen eta biblioteka handia zuen. Jeniala, espeziala, maitagarria zen». Lazkao Txikiren bertsogintzan, «elegantzia» nabarmentzen du Amurizak, «zakarkeriarik gabe kantatzen zuen, eta beti uzten zuen zerbait gogoangarria». Diskoan bildu duena, hain zuzen. Haatik, Amurizaren iritziz, Lazkao Txikiren bertsoak baino gehiago, haren pasadizo eta txisteak daude «mito» bilakatuak.
AINARA GOROSTITZU (BERRIA)
Bertsoak
01 Gauza alai bat
02 Sehaska baten
03 Baserriko aurrerapenak
04 Oh, baserritxo
05 Txikiaren abantailak
06 Jostunarekin
07 Nahi badezu jaso
08 Hiltzen lagundu
09 Pintatzen ere
10 Ez didazu ematen
11 Otsaileko katuak
12 Aita gurea
13 Kontzientzia
14 Hamaika lotsagabe
15 Kukuaren kalendario
16 Gizona gizendua
17 Hegorik gabeko txoria
18 Izkirimiria
19 Egunsentia
20 Zure ondoan piztea
Eskerrik asko Xabier
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina