Korrontzi - Getxo (2009)
Korrontzi taldeak Euskal Herriko folkaren sustraietan du oinarria eta tradizioan sakontzeko espirituarekin egiten du lan. Tradiziozko lan handi honi alaitasuna gehitu beharko genioke, izan ere, Korrontzi taldeak horixe aldarrikatzen du bere soinuen bidez: alaitasuna.
Taldeak Getxo Folk Jaialdiko kontzertua aprobetxatu zuen bigarren disko hau grabatzeko. Disko berri honekin bide luzea egin nahi da, kanpoko jenderi begira ere egina izan da, gure herriko musika munduan barrena zabaltzeko asmoarekin, gure kultura ezagutzera emateko asmoarekin egina baita.
Kolaboratzaile ugari
Hainbat artistak parte hartu du diskoan. Kolaboratzaileak denetarikoak izan dira, kanten arabera hautatu ditu Korrontzik laguntzaileak. Besteak beste, artista hauek topa daitezke «Getxo» lanean: Mikel Urdangarinen ahotsa, «Panderotxoa» eta «Ametsetan» abestietan; Faltriqueira talde galiziarraren gaitak, «Aitxitxe mukurrunduko» eta «Akelarre» kantetan; La Musgañako taldeko Jorge Arribasen trikitia, «Xoxua»-n; Maya anaien dantzaldia, «Laiotz» eta «Urrutxu» abestietan; Susana Seivaneren gaita, «Ataungo ardi beltza» kantan eta Xavi Sarria Obrint Pas taldeko abeslariaren ahotsa, «Akelarre» lanean.

Korrontzi osatzen duten musikariak dira hauexek dira: Agus Barandiaran (trikitixa eta ahotsa), Iker Lope de Bergara (alboka, albokotea, zeharkako txirula, whistleak, panderoa, txistua eta koruak), Ander Hurtado de Saratxo (bateria eta kutxa), Kike Mora (baxua), Alberto Rodriguez (gitarra akustikoa eta mandolina) eta Mikel Romero (gitarra akustikoa eta klasikoa, bouzokia, mandolina eta koruak).
Abestiak
02- Urarte
03- Doa-doa+Pandeireta+Aitxitxe Mukurrunduko (+Faltriqueira)
04- Bustuntzuri
05- Olalde
06- Panderotxoa (+Mikel Urdangarin)
07- Joxek andreari.
08- Xoxua (+Jorge Arribas-La Musgaña)
09- Urrutxu (+Maya Anaiak)
10- Maltzeta
11- Ametsak (+Mikel Urdangarin)
12- Ataungo ardi beltza (+Susana Seivane)
13- Fandango
14- Arin-latin
15- Akelarre (+Xabi-Obrint Pas+Faltriqueira)
16- Belardi
Jaitsi !!
1 iruzkin:
Ke buen aporte chico. Aupa ostia!!
Argitaratu iruzkina