2009(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Seiurte - 4 (2009)



SeiUrte taldearen bosgarren diskoa osatzen duten kantuak entzulearengana erraz iristen diren horietakoak dira, entzuterrezak, ulerterrazak. Publiko handi batek segituan onar ditzakeen kantuz beteta dago. Hori txarra da? Hori ona da? Kantuak baino ez dira, eta kantuen nortasuna oso garbi adierazten dute. Rock and rolla bere egoera poperoenean inolako energiarik galdu gabe. Kantuetan pasarte desberdinak daude, baina beti melodiaren aldera lehertzen dira. SeiUrte taldearen kantuak kementsuak dira, hunkigarriak eta beroak, bihotz berokoak. SeiUrte taldeak poparen alderik indartsuena lantzen du, horregatik dira power-pop zaleak. Indarra eta kemena batzen dira poparen emozioarekin. Esan den guztia argitzeko, badago beste hitz-joko bat: brit-pop. SeiUrte taldearen diskoa sotila eta fina da. Sekulako diskoa.
BAGA-BIGA

+INFO


Abestiak
01 hemen gaude
02 agur, adios, goodbye
03 superlenda
04 bakoitien errepidean
05 karmasutra
06 hey DJ!!
07 hilotzarena
08 hamaiketan
09 non zaude
10 esku artean
11 basamortuan


Jaitsi

iruzkinik ez: