Ibarrangelutar hauen lehenengo lan laburra zuen esku. Nahiz eta taldea 2003. urtean jaio zen ez zuten lehenengo diska 2008ra arte kaleratu. Haien esanetan "Hasieran bertsioak egiten genituen baina denbora pasa ahala ikusi genuen kanta propioak sortzeko ahalmena genuela eta abestiak sortzeari ekin genion, dibertitzeko modu berri bat izan zen guretzat eta uste dugu pauso hori ematerakoan guztiz asmatu genuela". Hainbat postu aldaketa egin eta gero gaur egun laukotea osatzen dutenak hauexek dira: Iri abeslaria, Telle bateri-jolea, Ander Kitar-jolea eta Elantxobeko Iban baxularia. Orokorrean estiloa Hardcore Melodikoa dela esan daitekeen arren, rock eta punk doinu garbiak ere oso ondo uztartzen dituzte. Horregatik esan daiteke estilo ugari aurki ditzakegula lehenengo lan honetan. Espero dezagun zuen gustokoa izatea eta laster talde Bizkaitar honen berri gehiago edukitzeko aukera izatea. On egin!.
Abestiak
01. Goazen!
02. Uso beltzak
03. Aztarnak
04. Lan ta lan
05. Ezin dot
06. Autogestio taupadak
07. Zalantzak
08. Bonus Track
Jaitsi
2 iruzkin:
Reupload please
Por favor subir los álbumes de Gailur.Gracias
Argitaratu iruzkina