2011(e)ko martxoaren 22(a), asteartea

Olatz Zugasti - Gau Hotzenean Ere (2010)



Kantu bat oso laburra da norberaren unibertsoa neurtzeko, oso txikia kultura mamitsu baten orean. Tanta bat ozeanoaren erdian. Kantua, ordea, mundu handia izan daiteke, hunkidura preziatuen eremuan askatasun osoz mugitzera gonbidatzen gaituenean, bere altzoa gozoki zabaltzen eta eskaintzen digunean.

Olatz Zugastik (Hernani, 1965) horrelako munduak sortzen ditu, harparen berezko sorginkeria akuatikoa, bere kanta kuttunen esentzia sotilaz eta sosegatuaz ferekatzen duenean.

Gau hotzenean ere lan berri eta dohaintsu honen bidez, bizipenak komunikatzen ditu Hernaniko sortzaileak, hurbiletik xuxurlaturik, sentimendu xamurrak kontatzen diren moduan. Horrela, bere barne baratze emankorra eta fantastikoa ez ezik, aparteko nortasun zigilua daraman folklore ideia errodun garaikidea ere aurkezten digu.

Mixel Ducau musikariaren laguntzarekin eta Mikel F. Krutzaga grabazioaren eta soinuaren arduran, disko berri honek fintasun izugarriarekin margotzen ditu Olatzen paisaiak: bere sustraiak, bere antsiak. Maisutasun handia erakusten du harpari sentikortasunez beteriko melodiak ateratzen, eta entzulearen barruan bizi diren espiritu askeak azalera ekartzen.

Diskoan aurkezten direnez gain, beste bi kanta grabatu ditu Olatz Zugastik: Gau hartan (instrumentala, Tibalt Nafarroako erregearen) eta Bizirik Gaudelako kantaren bertsio zoragarri bat. Bi grabazio horiek salmenta digitalerako soilik prestatuta daude.

Hamalau kantetan zehar, Olatzen beraren sormenezkoak ez ezik, berak musikatutako Lazarraga XVI. mendeko idazlearen olerki bat, Jose Ramon Uriarteren letra bat, Josu Galdosekin sortutako beste bat, Ultzamako herri dantza bat, eta Brendan Graham irlandar idazle eta kantugilearekin elkarlanean eginiko hiru kantu ere topatuko ditugu grabazioan. Diskoa biribiltzeko, urrezko itxiera gisa, Olatzen zuzendaritzapean Orion bertan sortu, eratu eta garatu den Olaxka ahots-talde gazteak grabaturiko bi kantu daude guztion gozamenerako: gardenak, garbiak, eternalak, ozeanoetako ur-tanten izaera berberekoak.
ELKAR

Abestiak
01. Zure olatuei
02. Mutil horaila
03. Gau hotzenean ere
04. Saregilea
05. Nora ote zara joan
06. Basa izan naizenean
07. Lo kanta
08. Amaiur
09. Dontzeilatxo
10. Izpegiko Hasperena
11. Alkandora saretua
12. Erraondo
13. Oria ibaia
14. Bizirik gaudelako


Olatz Zugasti: Ahotsa,harpa eta teklatuak.
Mixel Ducau: Guitarra akustikoak eta elektrikoak, banbuzko klarinetea,saxo sopranoa.
Caroline Phillips: zarrabetea.
Amaiur Cajaraville: Kontrabaxua.
Iñigo Egia: Perkusioak.

Jaitsi

3 iruzkin:

bertxo erabiltzaileak esan du...

Joooo, megaupload itxita perla hau ezin berreskuratu.

Igo dezakezue berriro?

Milesker benetan!

Txiribita erabiltzaileak esan du...

Link eguneratuta.

bertxo erabiltzaileak esan du...

Begiak egin dizkidate txiribitak!

Urtarrilerako opari ederra, miloi bat esker artxibo eder hauengatik eta aurrera!