2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Zigor Gazkez- Zigor Gazkez (1996)



Zigor Gazkez elgoibartarrak plazaratutako diska bakarra, 1996an. Bob Dylan-en kutsua hartzen omen dute hemen ageri diren abestiek. Euri egunetan idazten du ondoen, txakurra beti alboan duela eta gauez. Bakartia da Zigor Gazkez, zenbaitetan oso itxia ere bai, nahiz eta hasia den jendaurrera ateratzeko ohitura hartzen. 1995eko abendua ez du berehalakoan ahaztuko, Azkoitin. Bitxikeriz betea. Hasteko, urtebetetze eguna zuen. «Azkoitin nik jo behar nuen lehenbizi eta John Marty-k ondoren. Gazte asko ikusi zuen eta nonbait bera entzuteko geldituko ez ziren beldurrez, taulara igo eta `deja tocar mi primero' esan zidan. Eseak eginez zetorren eta utzi egin behar».
Ezusteko handiena, baina, iristeke zen. Kontzertua amaituta Iñigo Clemente gerturatu zitzaion. IZko telefonoa eman, hiru hilabetera maketa atera eta bostera diskorako proposamena. «Nahi al nuen galdetu zidaten. Nahi? Urrezko ametsa zen. Aise iritsia, gehiegi borrokatu behar izan gabe, etxera etorri da ate joka».

Abestiak
1. Satanas Zaharra
2. Izarrezko Gauak
3. Azeriarena
4. Jauna
5. Sentitu Eza Duzu Ziur
6. Orain Ez
7. Lurtarazteko
8. Betiko Ama
9. Usaiak Berriak Diren Artean
10. Norabideza
11. Beti Maite Nauzu
12. Nire Txokoetan
13. Itsasoa Margoaz
14. Gezurra Dirudi Jainkoaz


Jaitsi

4 iruzkin:

Mendiola erabiltzaileak esan du...

Loturak etxok funzionaketan, Iosss! musikie earra ok!

Ekaitzaldi erabiltzaileak esan du...

Aupa Joe, sentitzen diat baina probatu diat diska jaisten eta primeran zebilek. Saiatu berriz. Ondo izan.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Link zaharra da... berriz igotzerik dago?
Mil esker!!!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lo escuché por la radio no sé si fue en el año 96 o 97, y me quedé de piedra: Dylan cantando en vasco. Me lo creí completamente, hasta que dijeron su nombre. Me faltó tiempo para comprar su CD, y hasta ahora, Desaparecido. El Dylan Salinger. Quiero más canciones. Un solo disco?, anda ya!!!