miércoles, 27 de noviembre de 2013

Mugaldekoak- Begiak Lekuko (2012)



Taldearen oraingo proposamenak Begiak lekuko izena du eta, nolabait, mundu mailako testu eta doinu antologia txiki bat eskaintzen du. Aurreko etaparen aldean, honako hau musikalagoa da, estilistikoki anitzagoa, instrumentazioaren aldetik aberats eta joriagoa (ukelelea, txalaparta, kontrabaxua, xilofoia, perkusioak edota akordeoia erantsi dizkiote gitarrek osatutako oinarriari) eta zuzenekoan dramatizatuagoa dela erran daiteke, literaturak oraindik presentzia nabarmena baldin badu ere.
Aldaketarik handiena, kantuen jatorrian aurkituko dugu. Izan ere, lehen disko hartako abestiak taldeak berak Zelaietaren hitzen gainean sortutakoak ziren, eta bigarren honetan besteen abestiak moldatzera jo dute mugaldekoek. Hautatutako abestien zerrenda taldekideen gustu on eta zabalaren lagin askotarikoa da, baita haien ausardiaren erakusle ere, gaur egin ez baita erraza Let Me Die in My Footsprints (Bob Dylan), Bird on a Wire (Leonard Cohen) edota Folsom Prison Blues (Johnny Cash) bezalako klasikoen irakurketa berriak eskaintzea, baina Berako (Nafarroa) laukoteak lortzen du bere nortasuna txertatzea kantuotan. Horrez gain, folk ingelesaren harribitxi malenkoniatsuak (Vashti Bunyan-en Rose Hip November), Marseillako aldirietatik datozen jai giroko doinuak (Moussu T e lei Jovents-en Lanaren kantua), Mexikoko rantxerak (Cuarteto Bernalen Mi único camino), Jose Afonso Portugalgo musika herrikoiaren (eta iraultzaren) ikonoaren kantu ezagun bat (Cantigas do maio), AEBetako kantu herrikoiak (Old Joe Clark) eta Jim Beloff ukelele jotzaile maisuaren pieza bat (Blues on a Ukelele) moldatu ditu taldeak, eta haien artean tartekatu ditu euskarara itzulitako nazioarteko olerkarien poemak (Wilsawa Szymborska poloniar, Margarita Robleda yukateka eta Nazin Hikmet turkiarrarenak) eta Zelaietak berak sortutakoak.
HOTSAK

Abestiak
01. Begiak lekuko
02. Azaroko lore
03. Ukelele bluesa
04. Lanaren kantua
05. Spsi- zerrenda
06. Maiatzeko kantutxoak
07. Utzi hiltzen nire gisa
08. Marraren ipuina
09. Zakur harra eta ehunzangoa
10. Mundu honetako deusek
11. Bide bakarra
12. Folsom Prison Blues
13. Gogoan izan aberriak
14. Txoria kablean
15. Itxuraz txikia dena


Jaitsi