2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

Korumbà- Gizateri (2010)



Korumbà taldea 2001. urtean sortu zen, baina 2005. urtean eman zion proiektuari orain duen izaera. Naiz eta taldekideak herri desberdinetakoak izan Oreretan dute beraien entseiu tokia. Estiloa metalaren inguruan kokatu daiteke, baina mota zehatzik gabekoa. Musikherria disketxearen partaide aktiboak izan ziren Durangoko aurkezpenean parte hartu zutelarik eta baita gaztetxe biran ere. 2006. urtean 4 abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten. Aipagarriak dira urte hartan eman zituzten kontzertuak: Iparraldean (Sara, Ziburu,…), Bizkaian (Larrabetzu, Lekeitio,…), Nafarroan (Aibar, Domeño,…), Gipuzkoan (Lezo, Egia, Irun, Pasaia,…). 2007. urtean Tunk! Aretoan, Lekunberrin eta Elizondon. 2008. urtean Musikherria utzi eta beraien kabuz lehen lana argitaratzea erabaki zuten, Hor Do! izenaz bataiatu eta 2009. urtean kaleratu zena. Horrekin batera Santanik Tour izeneko birari ekin zioten, ospe handiko hainbat talderekin jotzeko aukera izan zutelarik. Santanik Tour delako biraren ondorioz, Los + Mejores aldizkariarengandik 2009-ko talde berriari saria jaso zuen taldeak.
WEBGUNEA

Abestiak
1 Zaintzaren Zeinua
2 Bidai to Hell
3 Entropia
4 Denona dena
5 Lapurrak
6 Gizateri
7 Miradas
8 Sodoma & Guantanamo
9 Memoria
10 Cecco


Jaitsi

iruzkinik ez: