Proposamen desberdinak garatzeko garaia uneoro pasatzen zaigu sudur aurretik. Edozein momenturi atera diezaiokegu etekina, buruak nahiko gogo eta baliabide baditu, baita bestela ere. Ez da behar ezinbesteko talentua izatea. Pentsatutakoa egitean datza gauza ororen dantza. Denbora da, bere adiera zabalenean, mugarik gabe aurkezten zaíguna. Gizakiak zenbatu eta neur- tu baino ez du egin denbora, bere beharren arabera. Denbora urrea da esaldia ikuspegi neoliberaletik saldu zaigu. HeriotzaK azken finean, markatzen digu bizitzaren eta denboraren ideia Flyin' Freak Bilbon has¡ zen historia apur bat egiten 2002an. Heavya, meta eta power metala erraietan daramate betidanik. Eskarmentu handiko boskotea bildu da, Flyín' Freak taldea aurrera ateratzeko. Ez dute soilik metalaren ingurua ezagutzen; Euskal Herriko zein kanpoko musikaren ezagutza sakona dute. Flyin' Freak taldearen proiektua oinarri sendo baten gainean eraikita dago. Taldekide askoren seigarren disko luzea izanik ere, ez nahastu, ordea, Flyin'Freak taldearen estreinako lana da 'It’s The Time'. Boskoteak muga asko gainditu nahi ditu eta jatorriak ez du zertan izan behar ezeren oztopo. Musikaren langile porrokatu hauek Idi Bihotz eta Noraezean taldeetako partaideak ditugu Flyin' Freak-en.
Helburuak nahien parera ekarri dituzte, eta jauzia emateko garaia dela pentsatzen dute Flyin' Freak-en. Flyin' Freak kantu luzeen laguna da. Heavy abestiek euren nortasuna hartzen dute, garatuz doazenean kantuaren barrenean; hau dela eta, abestiek derrigorrezkoa dute, garapen horretaz baliatzeko, minutu askokoak izatea. Flyín' Freak metal boteretsuaren zirimolan dago sartuta. Era bikainean jaurtitzen digute abestien pisua. Trebezia izugarria power metal itxurako abestiak konposatzeko. Flyin' Freak heavya, power metala edota metal progresiboan kokatuko dugu. Kantuak indartsuak izan arren, goxotasunik ez dute galtzen. Lau abiapuntu nagusi ditu Flyin' Freak-en musikak: bateriaren abiadura eta koipe paregabea; gitarraren punteo distiratsuak, teklen abilezia geldiarazteko aurreko bien boterea koltxoi bat bailitzan, eta ahotsen gehi koruen setazko jantzi ikusgarri, itsaskor zein txundigarria. Melodia da garrantzitsuena, eta doinu epikoak, baladak eta kantu instrumentalak; maitasuna darie abestiei eta indarra.
MYSPACEHelburuak nahien parera ekarri dituzte, eta jauzia emateko garaia dela pentsatzen dute Flyin' Freak-en. Flyin' Freak kantu luzeen laguna da. Heavy abestiek euren nortasuna hartzen dute, garatuz doazenean kantuaren barrenean; hau dela eta, abestiek derrigorrezkoa dute, garapen horretaz baliatzeko, minutu askokoak izatea. Flyín' Freak metal boteretsuaren zirimolan dago sartuta. Era bikainean jaurtitzen digute abestien pisua. Trebezia izugarria power metal itxurako abestiak konposatzeko. Flyin' Freak heavya, power metala edota metal progresiboan kokatuko dugu. Kantuak indartsuak izan arren, goxotasunik ez dute galtzen. Lau abiapuntu nagusi ditu Flyin' Freak-en musikak: bateriaren abiadura eta koipe paregabea; gitarraren punteo distiratsuak, teklen abilezia geldiarazteko aurreko bien boterea koltxoi bat bailitzan, eta ahotsen gehi koruen setazko jantzi ikusgarri, itsaskor zein txundigarria. Melodia da garrantzitsuena, eta doinu epikoak, baladak eta kantu instrumentalak; maitasuna darie abestiei eta indarra.
HERRIKOBURDINA
Abestiak
1. When Dreams Awake
2. One Minute Of Silence
3. Armaggedon's Dare
4. Nazareth's Dream
5. Crownless Angel
6. It's The Time
7. Black Tears
8. Falling In Temptation
9. Last Paradise
10. Flyin Free
11. A Future Without Good-Bye
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina