2011(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

Goienetxe Anaiak- Heriotz artio (2010)



Goienetxe Anaiak 2009ko irailean sortu zen. 2009ko maiatzean MR Fru eta ZKH lehenengoz bildu ziren zenbait juergatan hitzegina zuten hura praktikan jartzeko. Euskarazko rap talde bat osatzea zuten helburu eta gerora, esan bezala, irailean Dj Biguriarekin batera Goientxe Anaiak taldea osatu zuten.
Gaur egun, Dj Biguria, Mr Fru eta ZKH Nafarroako kideok osatzen dugu Goienetxe anaiak, hasierako 3ok taldean jarraintzen dugu, halere, inguruko zenbait lagun eta jenderen laguntza ere eduki dugu baseak loopeatzeko edo eta bestelako instrumentu eta ahots batzuk sartzeko. Euskara hutsean egiten ditugu abestiak eta euskal rapa bultzatzea dugu helburuetako bat. Goienetxe Anaiak hain zuzen, euskal musikaren mapa horretan, raparen hutsune hori betetzeko nahiarekin eta noizbait, orain dauden eta sor daitezekeen rap taldeekin batera rap eszena bat osatzeko asmoarekin sortzen da.
“Heriotz artio” da gure lehen maketa, maketako musika base batzuk hhgroups web orrialdetik jaitsiak izan dira eta gero aldaketa batzuk egin dizkiegu, hala nola, tronpeta, pianoa eta efektoak sartuz eta loopeoak eginez. Maketa 7 kantaz osatua dago, baina dagoneko taldea kanta gehiago sortzen ari da eta kontzerturen batzuetan dagoeneko jo ditzute.
Bestetik, kontzertuetan ere, free-stylean aritzen gara noiz edo noiz, batzuetan gazteleraz baina ia geheinetan euskeraz eta hori da gauza bitxienetariko bat, orain arte idatzitako rap gutxi baldin bazegoen, bapatekoa are gutxiago.
WEBGUNEA
MYSPACE

Abestiak
01- 24
02- kalea r.i.p.
03- Amapola
04- Dont worry
05- Gontzientzia
06- Astez aste
07- Out-tro


Jaitsi

iruzkinik ez: