2011(e)ko urriaren 9(a), igandea

Kaxiano- Lizartzako Oihartzunak (1992)



Lizartzako itsua deitzen zioten Kaxiano Ibargureni (Lizartza, Gipuzkoa, 1932-2002). Izan ere, itsutasunak eraman zuen Kaxiano Ibarguren musikara. Soinu handia lagun, hamaika erromeria girotu zituen berrogeitaka urtean. "Itsasontzi baten" eta "Zorionak" kanta arrakastatsuen egileak zazpi disko utzi zituen. Kaxianok sortutako doinu asko bertsotan kantatzeko erabili dira.
Hamazazpi urte zituela gelditu zen Kaxiano itsu, 1949ko irailaren 21etik 22rako gauean, Gipuzkoa Nafarroarekin lotuko zuen tunela egiten ari zirela, barrena galdu bat lehertuta. "Zoritxarrak zortea ekarri zidan", zioen Kaxianok. Izan ere, istripu haren ondorioz hasi zen musika ikasten. Jose Ignacio Urdanpilleta apaizarekin braillea ikasi, eta Eugenio Mendia Lizartzako organistak solfeoa irakatsi zion. Manolo Iabenekin eta anaiarekin klase batzuk hartu, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen Kaxiano, soinuarekin. Lehendabizi herrian bertan, Lizartzan (Gipuzkoa), eta hurrena, Atallun (Nafarroa). 14 duro kobratu zituen, garai hartan paper fabrikan astebetean lan eginda irabazten zena. Autobusean eta trenetan mugitzen zen lehen urte haietan alde batetik bestera Kaxiano.
Hasierako garaietan besteren kantuak jotzen zituen Kaxianok, eta abestu, gutxi. Lotuan dantza egitea debekaturik zegoen garaiak ziren, eta arin-arinak eta fandangoak jotzen zituen batik bat soinuarekin. Aitzindaria izan zen Kaxiano akordeoiarekin tangoak eta mexikarrak jotzen Euskal Herriko plazetan. Eta berehala gaztelaniazko kantu ezagunak euskaratzen hasi zen, "Cuando iba el domingo a misa... hura izan zen lehen euskaratu nuena eta izugarrizko arrakasta izan zuen erromerietan. Jendea letra emateko esaten hasi zitzaidan, trikitilariak batik bat".

Kaxiano Ibarguren, akordeoia, ahotsa
Beñat Amorena, bigarren akordeoia
Joseba Tapia, trikitixa
Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
Carlos Rosat, flauta
Jose Javier Gomez, tronpeta
Carlos Hipolito, tronboia
Eñaut Ibarguren, ahotsa
Mixel Ducau, saxofoia, gitarra

BADOK


Abestiak
1. - Itsasontzi baten (Kaxiano)
2. - Nere bizitza (Kaxiano)
3. - Donostiari (Kaxiano)
4. - Baserritik kalera (Kaxiano)
5. - Nere oroigarri (Kaxiano)
6. - Tximeleta bezela (Kaxiano)
7. - Gaztea nintzen (Kaxiano)
8. - Agur agur (Kaxiano)
9. - Zorionak (Kaxiano)
10. - Kukua (Kaxiano)
11. - Eñaut (Kaxiano)
12. - Goizeko hiruretan (Kaxiano)


Jaitsi Mediafire

iruzkinik ez: