viernes, 4 de noviembre de 2011

Imuntzo Eta Beloki- Gezurra Ez Da Egia (2011)



'Jo ezak' aurreneko diskoa kaleratu eta justu hogei urtera, zapigarrena ekarri dute Imuntzok eta Belokik, 'Gezurra ez da egia'. «Bi hamarkada iraun duen taldeak sekreturen bat gordetzen du ezkutuan», esan zuen diskoaren aurkezpenean Imuntzok, eta bere ustez sekretu hori zein den ere azaldu zuen: oreka, nagusiki tradizioaren eta berrikuntzaren artekoa. Horren ondorioz lortu dute alegia «beti egunean egotea» musikarena bezain mundu aldakorrean.
Bi aurpegi eta bi izenen pean talde zabal baten lana islatzen duen disko honek ere oreka du ezaugarri nagusien artean. Esaterako, ohi duten modu orekatuan banatu dituzte lanak Imuntzok eta Belokik. Lehena musikaz arduratu da, tradizioan sustraitutako piezak, ezinbesteko balada eta proposamen 'folkiagoak' uztartuz. Panderoa gogoz astintzen badu ere bere burua musikaritzat nekez hartuko duen Beloki -«gehiago naiz kantaria», aitortu zuen- arduratu da abesti askotako hitzez, nahiz eta sekulako errefortzuak izan dituzten alor horretan: Jon Maia, Sustrai Colina eta Imanol Lazkano bertsolariaenak.
Ez dira horiek ordea bitxikeriaz eta «kapritxoz» betetako diskoan protagonismoa duten bertsolari bakarrak. Lazkao Txikiri miresmen eta maitasunezko keinua egin diote, haren «politikan ez dago gauza politikan» esaldia kantu bihurtuz, eta beste bi bertsolari handi bildu dituzte diskoa ixten duen pieza guztiz berezian, Uztapide eta Basarri. Izan ere, aspaldiko batean Aritxulegin elkarrekin kantatu zituzten Basarrik 'trabajadoresetan' egindako lanaldiari jarritako bertsoak. Jatorrizko grabazioa errespetatuz, musika jarri diote.
Nahiz eta trikitixa ez den gehiegi lantzen Iparraldean, hortik datozen ekarpen interesgarri eta ezohikoak ere baditu Imuntzok eta Belokik ekarri duten diskoak, hogei urtez trikitixaren orekari nola eutsi dioten erakusten duen lan entzungarriak.

Abestiak
1. Gezurra Ez Da Egia
2. Lazkanon Amona
3. Maddi
4. VIII
5. Marinelaren Zain
6. Jakes
7. Kaxkarotak
8. Arrosako Zolan
9. Joan Etorrian
10. Jostunak
11. Larrosa Bat
12. XII
13. Izuaren Eztena
14. Lazkao Txikik Zion
15. Aritxulegi


Jaitsi Mediafire