Faborez garai batean neska erromerietan dantzara ateratzeko eskaera zen, eta garai hartako giroari erreferentzia egin nahi izan dio Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Faborez 02 diskoan lau bikote gaztek parte hartu dute: Urtzi eta Gorane, Laja II.a eta Narbaiza, Baltzola anaiak eta Gari eta Iñaki. Laja II.aren ustetan, diskoaren funtsa trikiti zaharra gazteen eskuetan uztea da, «gure lana baita pieza horiek mantentzea». Bilduma horretan lotuta dantzatzeko piezak (fox-ak, pasodobleak, boleroak, kunbiak...) eta fandangoak, arin-arinak, trikitiak, porrusaldak eta kalejirak elkar lotzen dira. «Lehengo trikitilariek ahalegin handia egin zuten kanpoko doinuak ikasteko eta moldatzeko. Gure garaira iristeko ahalegin handia egin zuten, eta orain mantentzea komeni da». Horretarako, erritmo tradizionalak eraberritzen saiatu dela esan du Urola Kostako trikitilariak. Runba eta kunbiak, esaterako, modan daudelako erabili ditu, «eta oso giro ona jartzen dutelako edozein erromeriatan».
Abestiak
URTZI ETA GORANE
1. Balbinon martxea (kalejira)
2. Asko gurutzut baina... (trikitixa)
3. Katu-kontuek (porrusalda)
4. Koldobike (fox-a) 5. Paris (baltsa)
LAJA II ETA NARBAIZA
6. Euskal Futbolaren jaia (kalejira)
7. Manolete (pasodoblea)
8. Maitekiro - Non zaude bihotza (tangoa)
9. Gerra kontuak (baltsa)
10. Zazpiki (kunbia)
BALTZOLA ANAIAK
11. Trikitixa
12. Porrusalda
13. Fandangoa
14. Fox-a
15. Nire Manolo (pasodoblea)
GARI ETA IÑAKI
16. Amets- Gitarra zahartxo bat (kantua)
17. Trikitixa
18. Herriko festak (kantua)
19. Fandangoa
20. Bi neska zahar - Rantxo handian (rantxera)
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina