lunes, 23 de abril de 2012

Xabier Euzkitze- Argitzaletan (2000)



Euzkitzek eta Goikoetxeak 2000. urtean hasi zuten bere erlazio artistikoa, Argitzaletan diskoarekin. Orduan Xabierrek bere hitzekin sortutako dozena bat kanta grabatu zituen Joxan Goikoetxea, Iñaki Salvador eta Pascal Gaigne musikarien laguntzarekin. Emanaldi ugari eman dituzte Euzkitzek eta Goikoetxeak azken hamar urte hauetan, Euskal Herrian nahiz Amerikako Estatu Batuetako hainbat euskal etxetan. Pilota Bertsotan proiektua ere sortu zuten pilota eta bertsolaritzaren munduak uztartuz. Euzkitze, bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria, komunikatzailea.... Oraingoan Argitzaletan lan hartako hainbat kantuez gain beste batzuk ere izango dituzue entzungai emanaldi honetan. Euzkitzek berak sortutakoak edo bertsolaritzaren munduari keinu bat eginaz prestatutakoak. Joxan Goikoetxea, euskal musikagintzan betidanik oso aktiboa izan den artista da. Oso gazterik hasi zen hainbat kantari (Duhalde, Artola, Zubiria, Imanol, Ibañez eta Xabier Lete) eta talderi bere estilo bereziko laguntza eskaintzen akordeoia eta sintetizadoreen bidez.

Abestiak
01- Ez Hadila kanbia
02- Esker Onezko Balada
03- Maisu Eta Lagun
04- Kateetara Ohitua
05- Sekula Hilko
06- Kapi Txikia
07- Geziak Hegan Dabiltza
08- Baztan
09- Emaiok
10- Nor Ote?
11- Etorkizun


Jaitsi