Tolosako talde honek paso egiten die taldeen ohiko erritmoei; mantso-mantso, baina eraginkor euren bidea egiten dihardute. 1997an sortua, laugarren diskoa kaleratu dute, eta tarteka zuzenean aritzen dira. Hardcorearen baitan hasi ziren arren, bestelako giro eta sonoritateak lantzeko ohitura dute; eta horren gainetik, Nataliaren ahots melodiko eta indartsua dago. Instrumentuak ondo menderatzen dituzte, eta gai dira aipatutako hardcore klasikoaren abiadura hartzeko, post-hardcorearen erritmo pisutsuagoak edo esperimentazioa lantzeko edota rockeroago bilakatzeko; are gehiago, soinu-harresiak ere eraikitzen dituzte, distortsioaren bidez noisera ere hurbilduta. Euskaraz idatzitako hitzei dagokienez, norberaren barruko borrokak irudikatzen dituzte, metafora eta zakur-poesiarekin.
MYSPACEAbestiak
01- Gaur Esnatzean
02- Ezhusteko Batean
03- Huts Azpitik
04- Taupaden Soinua
05- Hasi Aurretik
06- Biharamunekoa
07- Tona Erdi
09- Dioguna
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina