Aurten 500 urte betetzen dira Albako Dukea Nafarroan sartu zela. Sartu eta indarrez konkistatu ere, urte luzez izandako guda ostean.
Nafarroa Bizirik dagoela aldarrikatuz, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena orain dela 4 urte sortu zena Nafarroaren konkistaren V.mendeurrenak merezi duen trataera izan ditzan helburua du. Baita garailek idatzitako “Historia Ofiziala” (edo hobe esanda, “politikoki erabilitako gure historiaren ikuspegi partziala) desmuntatzea, Nafarroaren konkistak izan zituen eta dituen ondorioak mahai gainean jartzea, eta herrietan kontzientzia hau berpiztea ere.
Disko hau bizia eta ederra da, “Nafarroa” ardatz duten abestiak biltzen duena, baita gure hizkuntza eta gure herria, Euskal Herria, agertuko dira protagonista gisa zenbait abestietan. 19 abesti mitikoak bildu ditugu. Horietatik 11 abestietan, “Nafarroa” eta bere Historia izango dute aipagai.
Abestiak
01. Nafarroa, Arragoa. Xabier Lete02. Orreaga. Benito Lertxundi
03. Nafarroa. Jean Mixel Bedaxagar
04. Zazpiak Oihal Batetik. Laja eta Mikel
05. Gu Gira Euskadiko. Estitxu
06. Amaiur Gaztelu Baltza. Antto Valverde
07. Bagare. Gontzal Mendibil
08. Otsgabian. Etxamendi eta Larralde
09. Behin Betiko. Imanol Urbieta
10. Harri Bera. Amaia Zubiria
11. Ibañetako Kanta. Pantxo eta Peio
12. Coplas del Paloteado de Monteagudo. Ortzadar
13. Nafarroa-Nafarroa. Gozategi
14. Kontrapas. Xabier Lete
15. Amaiur. Olatza Zugasti
16. Euskal Herrian Euskaraz. Oskorri
17. Nafarra, Oi Nafarra! Eneko Labegerie
18. Agur Euskal Herriari. Urko
19. Nafarroako Gorteen Eresekia
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina