martes, 17 de julio de 2012

Zeren Zai- Ametsei Koloreak Margotuz (2009)



2004 urtearen bukaeran kokatzen da ZEREN ZAI taldearen sorrera, alor desberdinetik etorrita, pop-rock proiektu bati ekiteko asmoz bildutako bost lagunen eskutik. Hilabete batzuetan hainbat kantu konposatu eta bildu ondoren, 2005 urtearen amaieran bere lehen lana plazaratu zuten, “Gure uhartea”, zuzenean grabatua. 2006an zehar bi taldekideren aldaketaren ondoren, “Lur berrietara” diskoa argitaratu zuten 2007ko udan, estudioan grabatutako lehena. Azken urteotan, uhartetik lur berrietara bidaiatu ondoren, ibilbidean aurkitutako “Ametsei koloreak margotuz” aurkezten zaigu oraingoan ZEREN ZAI, bere hirugarren lanarekin. Hainbat hilabetetako konposaketa eta grabaketen ondoren, taldearen eboluzioa nabarmen islatuko duen diskoarekin datoz Donostialdeko bost mutilak. Doinu freskoak, metaforez beteak eta popetik rockerako ingurabidea egiten duten hamar kantu biltzen dira disko berri honetan, oroitzapen eta ametsak errealitatezko ukituekin margotzeko saiakeran. Talde honen webgunean, beraien hiru diskak jaitsi daitezke saretik, doan. Partaideak: Ion Izaga, gitarra eta koruetan. Iraitz Igartza, gitarra, teklatu eta koruetan. Gabi Hernandez, baxuan. Javi Alberdi, baterian. Julen Arzelus, ahotsean.
MYSPACE
WEBGUNEA

Abestiak
1. Zu marraztuz
2. Minutu bat
3. Portobello
4. Gau isilean
5. Ezin irtenik
6. Gudarako aitzakiak
7. Joan dira
8. Hainbat izar
9. Pelipe
10. Zeren zai


Jaitsi

1 comentario:

Luisma Giménez dijo...

Hemos escuchado "Gau isilean" en EITB y nos ha gustado mucho. Me he puesto a investigar en internet y he encontrado este blog y la posibilidad de bajar el disco ¡y gratis! Quería agradecéroslo.