2013(e)ko urriakren 31(a), osteguna

Imanol- Erromantzeak (1984)



Imanol, ahotsa
Karlos Gimenez, pianoa
Pascal Gaigne, gitarra, bandoneoia
Michel Nesprias, soinu txikia
Alfredo Rodriguez, oboea
Enrique F. Altuna, biolontxeloa
Laguntzaileak:
Amaia Zubiria, ahotsa ("Argi-azkorrian jinik")
Iñaki Eizmendi, ahotsa ("Xarmegarria zira")
Beñat Axiari, ahotsa ("Bazko eta Salbatore")
BADOK

Abestiak
1. - Sarrera (Herrikoia)
2. - Bazko eta Salbatore (Herrikoia)
3. - Uso xuria errazu (Herrikoia)
4. - Salbatore gora da (Herrikoia)
5. - Peru gurea Londresen (Herrikoia)
6. - Xorittua norat hua (Herrikoia)
7. - Goizian goizik jeiki nunduzun (Herrikoia)
8. - Xori erresinula udan da khantari (Herrikoia)
9. - Leisibatxua (Herrikoia)
10. - Ana Juanixe (Herrikoia)
11. - Intxauspeko alaba dendaria (Herrikoia)
12. - Goizian goiz jeikirik (Herrikoia)
13. - Mendian bethe belarrez (Herrikoia)
14. - Argi-azkorrian jinik (Herrikoia)
15. - Urzo luma gris gaxua (Herrikoia)
16. - Xarmegarria zira (Herrikoia)
17. - Maitia nun zira (Herrikoia)
18. - Alostorrea (Herrikoia)


Jaitsi

2013(e)ko urriakren 28(a), astelehena

Egan- Festarik Festa (1986)



Xabier Saldias kantaria (Azpeitia, 1951ko martxoaren 14a) buru zuela, 1970. urtetik plazarik plaza ibilitako talde arrakastatsua izan zen Egan. Gehienbat bertsioz osaturiko errepertorioa osatu zuen hainbat diskotan, eta horietako batzuk arras ezagunak egin. 1994an taldea banatu egin zen: Saldiasek Egan Berria izenarekin jarraitu zuen, eta beste taldekideek Trabuko sortu zuten, eta geroago Irailerako 6.
BADOK

Abestiak
1. - Kansas hiria (Hitzak eta musika: Les Humphries Singers)
2. - Gau txori (Hitzak: Gonzalo Pelaez, Joxe Pelaez-Musika: Pure Prairie League)
3. - Izarraren lorratza (Hitzak: Gonzalo Pelaez, Joxe Pelaez-Musika: John Denver)
4. - Zeren maite zaitut (Hitzak: Imanol Aranburu-Musika: Santana)
5. - Jeiki hadi (Hitzak: Xabier Saldias-Musika: Queen)
6. - Begiratu (Hitzak: Xabier Saldias, Gonzalo Pelaez-Musika: Crosby, Steel, Nash)
7. - Ikuitzak arraultzeak (Hitzak: Imanol Aranburu-Musika: Police)
8. - Iheskari (Hitzak: Joxe Mari Pelaez-Musika: America)
9. - Bizitzaren azoka (Hitzak: Xabier Saldias-Musika: Pure Prairie League)
10. - Ahaztu hadi (Hitzak: Xabier Saldias-Musika: Pure Prairie League)
11. - Kanillas (Hitzak: Gonzalo Pelaez-Musika: Arthur Conley)
12. - Oraindik ez da berandu (Hitzak: Joxe Mari Pelaez-Musika: Electric Light Orchestra)


Jaitsi

2013(e)ko urriakren 24(a), osteguna

Mugaldekoak- Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006)



Emanaldiak eskaintzen bi urte pasatu eta gero, Gaztelupeko Hotsak zigiluak argitaratu zuen Biziago sentitzeak… izeneko disko-liburua. Lan hartarako hainbat testu eta kantu berri sortu ziren, taldeak bidean izandako eboluzioaren erakusgarri. Era berean, hasierako hiru lagunez gain, bi kide gehiago ere bildu ziren proiektuaren inguruan: Jordi Serra eta (tamalez, goizegi itzali zaigun) Mikel Errazkin. 2007ko uda arte, guztira, Euskal Herriko nahiz Kataluniako ia 40 tokitan izan ziren Mugaldekoak: Beran, Gasteizen, Bilbon, Iruñean, Donostian, Irunen, Senperen, Durangon, Lleidan, Bartzelonan… Bide emankorra, beraz.

WEBGUNEA

Abestiak
1. Intro
2. Baigorritik Erratzurat
3. La Mina
4. Libanoko istorioa
5. Norberaren apartekotasunaz
6. Erradazu
7. Hurbilekoak (Blues)
8. Irakurleari (Joan Margarit)
9. Xalbadorren heriotzean
10. Avui també / Gaur ere bai (Martí i Pol)
11. Mugalaria (a capella)
12. Muga inguruan


Jaitsi

2013(e)ko urriakren 21(a), astelehena

Jon Bergaretxe- Gaur Ere Goizegi (1990)



Deskatalogatutako binilo zahar honekin gatoz oraingoan, nahiz eta soinuaren kalitatea ez haitz ona izan. Jon Bergaretxe Oiartzungo bakarlariaren 9 abestirekin hain zuzen. Jon Bergaretxe: ahotsa eta gitarra Aitor Amezaga: arregloak eta teklatuak Pako Diaz: bateria Mikel Artieda: bajoa Ainhoa Mujika: abotsa, 'Haurretik ibiliz' kantuan Laguntzaileak: Anjel Unzu, Eduardo Kruz, J.A. Batiz.

Abestiak
01. Gaur ere goizegi
02. Hotzari iheska
03. Mantxako artzaia
04. Haurretik ibiliz
05. Naiz
06. Txakur gorria
07. Besoak hegan
08. Thyrnau
09. Bizkar eta arraun


Jaitsi

2013(e)ko urriakren 19(a), larunbata

Violadores del Verso y Soziedad Alkoholika- Hardcore (2008)



YOUTUBE Bideoklipa

Abestiak
01. Politica del Miedo
02. Maximo Exponente
03. Zombies
04. Vicios y Virtudes


Jaitsi

2013(e)ko urriakren 15(a), asteartea

Parasma- Ekaitzik Gabeko Bakerik? (2003)



Diskoa bortitza da. Agian "bake" garai hauetan gauza bortitzez hitz egitea zinez eta benaz debekatua badago ere, Lekeitiokoen bigarren diskoa oso da indartsua. Thrasha abailarekin nahasten denean, halakoxeak dira emaitzak. Metala, thrasha, corea. Musika potentea, egur handikoa. Sutara gasolina botako balitz bezala, eztanda bat-batekoa da. Ziztu bizian eraldatzen da dena goitik behera. Soinuaren indarrak, porlan armatuzko oinarri sendoak, marmol beltzezko soinu zutabeak, parerik gabeko harmaila eraikitzera daramate. Abiadura gitarren thrash zartadez bizkortzen da. Erdi Aroko harresi bilakatu dira ateratzen diren soinuak.

OIHUKA

Abestiak
01- Noiz arte
02- Bizitzatik ikasten
03- Hiria txiki geratzen zait
04- Ez duzu kondenatzen
05- Harro hadi
06- Gora herriaren diktadura
07- Emakume
08- Gezurti
09- Itxi begiak
10- Oroitzen ditut
11- Gure etxea
12- Intro
13- Itsaso beltzak


Jaitsi


2013(e)ko urriakren 14(a), astelehena

Herria Kantuz- Telesforo Monzonen Abestiak (2004)



Telesforo Monzon (Bergara 1904-Baiona 1981) Azken karlistadan bi neskatilak lagundu zuten Lizarraga generala zubia igarotzen, horietako bat Telesfororen ama izango zena. Sorleku zuen Bergarako Olaso jauregian, osabak, gazte zelarik, gelako atea irekia uzten zuen gauez, Santa Kruz apaizaren esperoan, nonbait. Haur zela, bere etxean, karlistak, foruzaleak, nazionalistak, denak ziren ongi etorriak. Gatzagan, Madriletik itzultzean, artzain neska gazte bat ikusita piztu zitzaion kontzientzia: «abertzalea naiz». Handik lasterrera Tolosa ondoko Urkizun izan zen etxeko euskara ahaztu xamarra hobetzen, garai beretsuan, Bergaran, Jose Antonio Agirre izeneko gazte batek eginkizun bera zuen helburu. Behin elkartu eta Agirrek galdetu zion, «jarraituko duzu», Telesforo gazteak, erdi mindurik, «eta zuk», erantzun zion. Herriaren minez bizi ziren biak. 1930ean AEJ alderdiko kide egin zen. Errepublika garaian Bergarako Udalean zinegotzi eta Madrilgo Gorteetan diputatu izan zen, ondoren, Eusko Jaurlaritzaren lehenbiziko barne kontseilaria. Donibane-Lohizunen zelarik Bergara amets, Bergaran zenean Donibane falta. Bere alderdikide asko ez bezala, gure Iparraldean laketu baitzen, eta gutxi batzuk legez, 50. eta 60. hamarkadetan muga igarotako gazteei aterpea emateko prest agertu, Anai Artea elkartean lagun izan zituen Piarres Lartzabal eta Angel Mari Arregirekin batera. Bere burua nafartzat zuela aldarrikatzen lehenbizikoetakoa genuen. Diktadorea hil ondoren, gerra garaian osaturiko gobernu anitza berriz martxan jartzen saiatu zen. Alferrikako lana, uneko erronkei erantzuteko gai ziren politikari gutxi, urte horietan. Hegoaldera itzuli zen 1977an, eta ezker abertzalearekin bat egin zuen. Telesforo Monzon politikaria, hizlari suharra dugu ezagunenen. Bere literatur lanak, Pantxoa eta Peio kantariek zabaldu zituzten abestiak salbu, ezezagunak zaizkigu. Gure Herria kultur aldizkarian, 50. eta 60. hamarkadetan argitara emandako kazetaritza lanek prosista itzela erakusten digute. Egungo euskara eredutik aski hurbil, langosta baten inguruan aritzeko pronto azaltzen zen. Bere kazetaritza lanek inoiz merezi duten onarpena jasoko dute.

Abestiak
01- Itziarren Semea
02- Batasuna
03- Ikastoletako Ereserkia
04- Txikia
05- Askatasunaren Ibilkuntza
06- Bai Euskarari
07- Aita Kartzelan Duzu
08- Irabazi
09- Monzonen hitzak
10- Lepoan hartu ta segi aurrera


Jaitsi