2011(e)ko urtarrilakren 31(a), astelehena

Primeros Auxilioss - Maketa (2010)



MYSPACE

Abestiak
01.- Politica I
02.- Basura Sozial
03.- Eskoria
04.- Me Aburro
05.- Atraca Un Banko
06.- Victima De Tu Moda
07.- California.
08.- A Veces Me Das Asko
09.- Todo Lo Malo Reluce
10.- HijadePuta
11.- Vete de Kasa - Toka El Pito
12.- Ya No Aguanto Mas
13.- Mierda De Gente
14.- Gorda.
15.- Perro Kallejero
16.- No Pasa Nada
17.- Politica II
18.- Ha Llegado El Momento + El Fin


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 29(a), larunbata

Angel Unzu - Melodias De Piel (2003)



Angel Unzu es, sin ninguna duda, uno de los mejores y más sugerentes guitarristas y compositores de nuestra escena musical. Como músico ha tomado parte en numerosos e importantes proyectos discográficos y de directo (Ganbara, Kepa Junkera, Benito Lertxundi...). Ha sido, asimismo, productor de discos tan relevantes como "Bulun-Bulunka" (Olatz Zugasti), "Auskalo" (Alaitz eta Maider) o "Nere Ekialdean (Benito Lertxundi), y como compositor de temas propios éste es su segundo disco. "Melodías de piel" es un disco arreglado fundamentalmente para cuerda.
BOZA

Angel Unzu: Nylon gitarra, akustikoa, 12 sokako akustikoa, perkusioak, mandolina eta baxu elektrikoa, gitarra sintetizatua
Julio Andrade: kontrabaxua, eta Venezuelako cuatroa
Iñigo Egia: perkusioak
Iñaki Salvador: bibrafonoa
Gonzalo Tejada: kontrabaxua
Iñaki Garmendia: flauta
Emilio Chirivella: klarinetea
Et Incarnatus Orkestra
Quinteto Boskoitz
Alos Quartet

Abestiak
01. Bolero Para Arantxa
02. Melodías de piel
03. SinTitulo 2
04. memoria E Fado
05. 7 Por 4
06. Sin Titulo 1
07. Melodia de Piel 1
08. A Dos A Dos
09. Vals de Lauro
10. Valseando


Jaitsi

Pampi Laduche- Aitari



Pampi Laduche (Azkaine, Lapurdi, 1955), pilotari sonatua izan da bere garaian, baina honako hontan kantari heldu zaigu "Aitari" izeneko diska besazpian dakarrela. Doinu alai, herrikoi zein malenkoniatsuak banatzen ditu 9 abestiz osatutako album honetan.

Abestiak
1. Neskatxa
2. Glo-Glo
3. Kalifornia
4. Pilotari
5. Kasu Xoria
6. Azkaine Maitea
7. Amodioa
8. Aitari
9. Ixil Ixilik


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 28(a), ostirala

JAUKO BARIK- DISKOGRAFIA



Euskal Herrian emakumez bakarrik osaturiko rock talde bakanetakoa izan da Jauko Barik. Enara Mateok (baxua eta ahotsa), Itxaso Gutierrezek (gitarra, ahotsa, biolina) eta Haizea Loirak (ahotsa, bateria) osatu zuten, 90eko hamarkadan, Donostiako Buenavixta etxe okupatuko lokaletan, eta bi disko kaleratu ditu, bat-batekotasuna darien kantu indartsuz osatua.
Jauko Barik ("besterik gabe", Arratiako esamoldean) 1997an sortu zen, hainbat eta hainbat talderen sorleku izan zen Donostiako Buenavixta etxe okupatuan. Enara Mateo eta Itxaso Gutierrez hasi ziren entseatzen, eta urtebete geroago Haizea Loira batu zitzaien. Hutsetik hasi ziren, musika tresnak jotzeko gaitasunari dagokionez. Itsasok biolin ikasketak zituen, baina apenas menperatzen zuen gitarra. Beste horrenbeste esan daiteke Enara (baxua) eta Haizeari (bateria) buruz. Hiru astez entseatu eta gero eman zuten lehen kontzertua; izan ere, zuzenekoetan disfrutatzen du gehien taldeak. "Zuzenekoak dira gure bidea, gure giltza eta taldea bera gaur egun den horretan bilakatu duena".
Kontzertu horien aurreko edo ondorengo afarietan bildutakoak ziren hirukotearen lehen diskoaren azalean ageri diren sardeskak. Esan Ozenki diskoetxeak kaleratu zuen Jauko Barik (2000), hirukoak lehen maketan agertzen zuen musikaren bat-batekotasun eta lotsagabetasunak erakarrita. Ordurako, 50 kontzertu emanak zituen taldeak, gehienak Euskal Herriko gaztetxeetan, eta ezagutzen zituen emakumez osaturiko taldea izateak ekartzen zituen alde on eta txarrak. "Batetik, tratu ona eskaini digute neskak garelako, gazteak garelako eta ikasteko asko dugulako, baina bestetik musika munduan ere matxista asko dago eta zenbaitetan anplifikadore bat zer den ere jakin ez bazenu bezala tratatzen zaituzte" . Madrilen bitan egonak ziren jotzen, Alien aretoan eta Radio 3 irratian, eta, irteera horietan egindako harremanei esker, Madrilen grabatu zuten diskoa, Hamlet taldeko Roberto Galan soinu teknikariarekin, eta Sober taldeko Jorge Escobedo gitarristaren laguntzarekin. Hirukoaren oinarrizko instrumentazioaz gain, biolina eta teklatuak erabili zituzten diskoan.
"Abesti bakoitza mundu bat da", erantzun ohi zuen taldeak lehen diskoa definitzeko eskatzen ziotenean. Punk, pop, hardcore, metal doinuak batzen zituzten konplexurik gabe, taldekideek entzuten zuten askotariko musikaren eraginez. Hitzetan, berriz, eraso sexistak ("Eraso"), homosexualitatea ("Zer axola"), bakardadea ("Larru"), tristura ("Lurrean") eta bizitza ("Heriotza") zituzten hizpide. "Bizitzak eragindako sentimenduak dira, adierazpen sakonak hitz gutxitan azaltzeko. Pesimistak dira bizi izandakoaren ondorioz".
Lehen diskoak hainbat ate ireki zizkion taldeari, eta gauza asko ikasteko aukera eman ere bai, baina hurrengo lana euren kabuz ateratzea hobetsi zuten hiru taldekideek. Bzzb... eta goxatu bigarren diskoak (Autoekoizpena, 2002) taldearen bat-batekotasunaren indarra erakusten du.
Esperientzia berriak ezagutu nahian, 2003ko eta 2004ko udan Europan zehar aritu zen Jauko Barik kontzertuak ematen: Alemania, Suitza, Herbehereak, Frantzia...
2005ean, Emakume Martxaren kantua sortzeko enkargua jaso zuen, eta lan horretan parte hartzera gonbidatu zituzten beste zenbait taldetako emakume abeslariak: Nerea Sanchez (Keike), Claire (Izateko), Itziar (Anorexia) eta Aiora Renteria (Zea Mays). Denen artean ondu zuten "Sarbide" kantua. Itxaso Gutierrez Keike taldean aritu zen geroago.

Jauko Barik (2000)



Abestiak
1.- Zer axola
2.- Larru
3.- Segi
4.- Ikararen eskuetan
5.- Lurrean
6.- Etsaiak-Muntaia
7.- Ihesa
8.- Lore
9.- Erraturik
10.- Heriotza
11.- Eraso
12.- Zentzugabeko bidean
13.- Zoramena


Jaitsi



Bzzb eta Goxatu!!! (2002)



Abestiak
1.- Trebeldur
2.- Nor naiz?
3.- Ezin jasan
4.- Erraiak
5.- Hatsaren zain
6.- Txilijoli
7.- Gaitza
8.- Ihes
9.- Hitz mutuak
10.- Itsas garrak
11.- Amorrua
12.- ...ta goxatu
13.- Iluntasuna
14.- BZZB


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 26(a), asteazkena

Erramun Martikorena- Elorrietan Loreak (2000)



Sekula modu profesionalean aritu ez bada ere, jarraitzaile asko izan ditu Erramun Martikorenak (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1943). Lanbidez laborari eta artzaina izaki, haren kantuak oso lotuta egon dira lurrarekin eta herriarekin. Ipar Euskal Herriko bertsolarien bertsoak eta herri kantuak abestu ditu bereziki, askotan a cappella, bere ahots zoragarriaz baliaturik. Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" kantaren moldaketa ezaguna egin zuen.
1943ko otsailaren 1ean sortu zen, Baigorrin, Oxobia edo Otsobi etxean. Hain zuzen ere, sorlekutik hartu zuen ezagun egin duen goitizena, Otsobi. Hiru anai-arrebetan gazteena zen, eta Urdozeko auzoko eskolan ikasi zuen, hamalau urtera arte. Horren ostean, etxeko laborantzan sartu zen buru-belarri, eta bizitza osoan ez du zeregin hori utzi, beste ezeren gainetik laboraria eta artzaina izan baita Erramun Martikorena.
Musika arloan guztiz autodidakta izan da Martikorena. Haurra zelarik, etxean entzuten zituen euskal kantuak. Ameriketan egondako aitatxik kantatzen zituen, eta biloba gazteak arretaz entzun eta ikasi zituen. Eskolara frantsesez jakin gabe hasi zen, eta han irakasle bat ohartu zen kantatzeko dohain berezia zuela. Hori dela eta, askotan kantarazi zioten ikaskideen aurrean. "Eleketa hasi aitzin egiten nuen kantu", esana du.
Gaztetan, armadan ere abestu zuen. Dreuxen (Frantzia) izan zen, eta han martxa militarrak eta antzekoak ikasi behar izan zituen. Baina, gainerakoan, Erramun Martikorenak ez zuen bere burua kantari gisa ikusten. Etxera itzulita, laborantza lanekin segitu zuen.
1969. urtean, Lartzabalen egin zen kantu txapelketa irabazi zuen. Hala ere, ez zuen baliatu nahi izan lehiaketa hori irabazteak kantagintzan aritzeko eman zion aukera. "Joan nintzen, kantatu, eta lehen saria, ‘bon, lehen saria' pentsatu nuen. Orduan ez nuen herritik ateratzeko gogorik, plazarik plaza kantari izateko gogorik. Gainera publikoan kostatzen zitzaidan aritzea, maite nuen herrian berean eta jende ezagunekin aritzea, ez horrela publiko baten aitzinean".
Askoren ustez, Euskal Herriko ahotsik ederrenetakoa da. Ofizioz laboraria eta artzaina da.
2005eko azaroan azken kontzertua iragarri zuen.

Abestiak
1.- Anaia etxen da ezkuntu (Etxahun Iruri)
2.- Zantxo Azkarra (Etxahun Iruri)
3.- Arrantzalearen emaztea (Aitor Badiola)
4.- Haur batek bere amari (Xalbador)
5.- Bortz iturri (Mixel Labegerie)
6.- Ttiki ttikitik (Herrikoia)
7.- Belazko untzian (Herrikoia)
8.- Nafarroari (Xalbador)
9.- Ortziraletan duzu (Herrikoia)
10.- Gure artzain etxolari (Xalbador)
11.- Irustarzuna (Herrikoi berria)
12.- Elorrietan loreak (Aitor Sarasua)


Erramun Martikorena, ahotsa
Solange Añorga, ahotsa
Iñaki Maritxalar, ahotsa, gitarra
Marie Meyzenc, zeharkako flauta
Michel Claudio, mandolina
Mario Gachis, gitarrak, baxua, biolontxeloa

Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 24(a), astelehena

Ostiada Oi!- Behin Betiko (2003)



2003an kaleratutako diska Elgetako (Gipuzkoa) talde honen eskutik.

Abestiak
1. Intro
2. Behin betiko
3. Antifascista
4. Skinhead 1969
5. Punk- Oi!
6. Euskadi
7. Ultrasubnormales (Zakarrak)


Jaitsi


2011(e)ko urtarrilakren 19(a), asteazkena

-gailu - Kutxa Beltza (2002)



Kutxa Beltza 1997an Bilbo hirian ezarritako behaleku baten kariaz sortu zen. Kamera sare bat ezarri zen, hirian harturiko irudiak konputagailu batek interpreta zitzan trafikoa kudeatzeko. Espazio publikoak irudi publikoari uzten dio bere lekua eta pertzepzio errealitatea argi-ilun izatetik abiadura izatera pasatzen da.
Kutxa Beltza bi espiritu ipurterrek ondutako fruitua da. Luis Andre Bilboko hiriak trafikoaren kudeaketarako ezarritako kamera sareaz baliatu zen 1997an 40 minutuko dokumentala osatzeko. Aldi berean, Mikel Abrego musikaria konposaketa lanetan ari zen. Bidegurutzea gertatu zen
GAZTEZULO
BIDEOA

Abestiak
01 - Arimak lapurtuz bezala(feat. Eneko Abrego)
02 - Hotzak esnatu naiz (feat. Anari Alberdi)
03 - Ezin (feat. Trio Kempes)
04 - Kontrolari kontrola (feat. Fernando Sapo)
05 - Gauez ihesi (feat. Zaloa Urain)


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 17(a), astelehena

Juanito Maltzeta- Negarrez Abesten Dut (2001)



"Negarrez abesten dut" bere hirugarren diskoa da, 14 pieza eder eta sentikor, ibilbide luze baten adierazpide eta ispilu, non, erritmo fresko eta borobilez, tarteka pozez gainezka, bestetan malenkoniaz, hainbeste maite dituen Euskal Herria, euskara, erromeria (Ernioko Zelatun), ohitura zaharrak eta tradizioa jorratzen dituen.
"Negarrez abesten dut" diskoak Juanito Maltzetaren bihotz zabal eta xamurtasunaren esentzia duzu, bizitza oso bat hauspoari loturik, alaitasun handi bat herriari atxikirik.

Abestiak
1.- Guadalupeko bidean
2.- Zahartzaroan alai
3.- Saltari
4.- Ikastolako berri
5.- Asots
6.- Negarrez abesten dut
7.- Ezkon berrien baltsa
8.- Gazte alai
9.- Ernio
10.- Munduko gertaerak
11.- Txotxetik
12.- Dantzari
13.- Bihotzeko poza
14.- Hondarribi


Jaitsi


2011(e)ko urtarrilakren 14(a), ostirala

Atom Rhumba- Amateur Universes (2006)



Kaosaren teoriak aurreratzen du unibertsoa kontrolatzeko sistemarik ez dela posible. Sistematik kontrolaren kartografia egin nahi dute, baina unibertsoaren mapa irekita dago. Mapa ez da toki bakarra, ez da metro koadrotan neurtzen den espazioa soilik. Espazioa denborara irekita dago, buruan eman daitezkeen abstrakzio askatzaileei irekia.
Atom Rhumba taldea Bilbon jaio zen 1995eko neguan eta proiektu paraleloekin funtzionatu zuen lehenengo bi neguetan. Urteetan zein diskoetan zehar taldekide aldaketak izan dira, beti ere, Rober! talde-buru izan delarik. 1998an Bilbo Hiria lehiaketan Euskal Herriko saria irabazi zuten eta estatukoan bigarren geratu ziren. 2004tik hona formazioa mantendu da. Lau disko argitaratu dituzte eta hainbat disko bildumatan parte hartu dute.
Atom Rhumba taldean kantuak hausnartzeak eta lantzeak laguntzen eta bideratzen dute arima (soul) eta uneko etorria erritmoan gauzatzen, hitzetan gauzatzen. Emaitza inspirazioaren eta haren gauzatzearen arteko akordio sotila da. Atom Rhumba taldeak tonu egokiak eta diskurtso zehatza bilatzen ditu, nahiz eta azken hori laburra, ukiezina, telurikoa edo naïf den. Kantuen jabe dira, eta nork bere buruaren jabe nahi du izan. Atom Rhumbak musika-zertzeladak hautsi, eta modu ezberdinez apaintzen ditu formak, intuiziozko kaos neurtuaren eta emozioaren arrazoi iradokitzailetik hurbil dauden moduez.
Atom Rhumba taldean teoria estetikoak garrantzia izugarria du. Musikaren kontzeptua landu eta hausnartu egiten dute. Atom Rhumba taldearen bosgarren diskoak "Amateur Universes" du izenburua. Bi euskarri ditu: digipacka eta binilo bikoitza gordetzen duen karpeta irekia (bonus extra kantu batekin). Kaki Arkarazok Garate estudioan 14 egunetan grabatu eta nahastu du 2006ko uztaila eta abuztuan zehar. Masterizazioa Masterisponteko Jesusek egin du.
Terminologia etengabean sar gaitezke haien musika definitzeko orduan. Gauzak laburtuko ditugu. Atom Rhumba taldeak rocka du osagai nagusi; Amerikako musika beltzaren eta 50 eta 60. hamarkadetako musikaren eragina du, eta, harekin batera, espontaneitatearen arma zorrotza. Kantuz kantu ematen da transmutazioa, reubikazioa. Unibertsoa aldatu daiteke, edo ez, baina haiek beti mugimenduan harrapatuko ditu denborak; guztia denbora horretan zehar bizi dute eta dena emanda egingo dute. Talde zaila, maiz ez dago erraztasunik taldea ulertzeko baina ez dute irauten taldea ulertua izan arte, horrek bost axola dio. Disko burutsua edukietan, dirdiratsua ejekuzioan eta bukaezina entzuketan, etengabea.
Zertzelada barreiakorrak hainbat kantu pasartetan, sotilak. Forma berriak eta erakargarriak. Erakarle bitxia, zeinaren inguruan zentzuaren atomoak bildu egiten diren, ordena kaotiko berri eta bat-batekoak sortuz. Baina non dago Atom Rhumba eta zer egingo du han? Non daude pistak? Unibertsoari atzamarraz apuntatuz? Atom Rhumba taldean ez dago etsitako nahasmendurik, unibertso atomikoaren kalkulua baino ez dute.
MYSPACE
Webgunea

Abestiak
1. Mr. Everywhere
2. Home Made Prozak
3. Broken Town
4. Body Clock
5. Stand Up!
6. Amateur Universe
7. Overproof
8. Hidden Revelations
9. Riding The Cliche
10. Looking For Ma'Lover
11. The Vanishing Days


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 12(a), asteazkena

Atom Rhumba- Backbone Ritmo (2003)



La etiqueta de “gran promesa” que tantos medios han colgado a la banda vasca, catalogándola como “una de las mejores bandas de España” desde los tiempos de Hormonal Riot (1997)- todo eso ha quedado obsoleto con este nuevo disco. Atom Rhumba no son ya una “promesa”. Son la cruda, palpitante e infecciosa realidad.
MYSPACE
Webgunea

Abestiak
1. Constant Deja Vù
2. Gone
3. Eskimo Bones
4. Take Your Time
5. Satin Breakdown
6. New Kind of Virus
7. One Bit Memory
8. Abstract Blues
9. Just Stop
10. Cowboy Fly


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 10(a), astelehena

Izaera- Denbora Kaos (2006)



“10 programa gaiztokian” izan zen Izaera taldeak Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik atera zuen lehen diskoa. Oraingoan hiru taldekideek kaleratu berri duten lanak “Denbora Kaos” du izena eta Psylocybinarekin egin dute. Guztira 28 minutu irauten duten sei abestik eta bideoklip batek osatzen dute CDa.
«Lan motzen aldekoak gara Izaeratarrak», azaldu du Mikel gitarra joleak. «Gure gizarteari begiratuz gero konturatzen gara egun ez dugula denborarik iraupen luzeko CD bat entzuteko. Horregatik, eta jendea ez nekatzeko, sei abestitan hamar abestitan baino indar gehiago jasotzen dugu». Estiloari dagokionez, Mikelek aurreko diskoarekin alderatzen du baina bere iritziz, «ahotsek melodia puntu handiagoa dute, gitarrek zorroztasunean jarraitzen dute eta bateriaren erritmoa mantsotu egin da. Nolabait isiluneak eta intentsitatearen arteko oreka lortu nahi izan dugu. Momentu oroz tralla izan ez zedin».
GARA

Abestiak
1. Hiperboreoak
2. Nafar-aroa
3. Prometeoren Baratza
4. Gezi bat
5. Darwinen Ametsgaiztoa
6. Hellraiser


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 5(a), asteazkena

The Convicts - Maketa (2010)



"The Convicts, 2007ko udaberrian sortu zen Arrasaten, gustuko musika egiteko eta ondo pasatzeko. Hasieran, lagun baten garajean elkartzen hasi ginen eta denbora batera entsegu lokala lortu genuen. Horrela, 2007ko irailean kontzertuak emateari ekin genion. Urte hauetan zehar, kontzertu dezente jo ditugu eta 2010eko irailean gure lehenengo diska kaleratu dugu. Salgai dago ohiko lekuetan 3 €ren truke.
CDa zortzi abestik osatzen dute. Aurreneko zazpi kantuak Atxabaltako gaztetxeko lokalean grabatu ditugu Karloteren (Neallta Fola) eskutik. Azkenengoa, berriz, pasa den urteko maiatzean grabatu genuen Arrasateko Shot! Estudioan AED elkartearen 25. urteurreneko bildumarako.

Taldea Andonik (Ahotsa), Oihanek (Baxua), Raulek (Gitarra) eta Unaik (Bateria) osatzen dugu."

KONTAKTUA:
Tlf: 620151065
Email: theconvictsmondra@gmail.com
MYSPACE

Abestiak
01 - Hesiaren atzean
02 - Keeping on the light
03 - Lagunen babesean
04 - Galduta
05 - Reason of Life
06 - Basque riot
07 - Gudari baten heriotza
08 - Gure altxorra


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 3(a), astelehena

Bronze (2009)



Nahiz eta BRONZEren hazia 2003. urtean landatua izan, ez zen izan 2006ko udaberrirarte BRONZEren benetako sorrera talde bezala. Ibon (bateria), Iñaki (gitarra), Koka-Kolo (baxua), Mikel (gitarra) eta Oliver-ek (ahotsa) bi urte eman zituzten lokalean buru-belarri kantak osatzen, hasieran denborapasa hasi zenari benetazko proiektu itxura ematen.
2008ko apirilean beraien kantak estreinekoz jendearen aurrean aurkezteko aukera izan zuten, erantzun aparta jasoz. Hortik aurrera kontzertu pilo bat eskaintzeko aukera izan dute Sorkun & Vice Presidentes, Sexty Sexers, Dixon II, Sharon Stoner edota Berri Txarrak bezalako taldeekin batera, JimmyJazz, Helldorado, Artium Museoa, Bilboko Txoznak eta hainbat herri, taberna eta areto ezberdinetako eszenatokiak ezagutuz.
Bitartean 2009 urtean euren lehenengo lana grabatzeko ere aprobetxatu zuten, euskaraz abestutako zortzi kantaz osatutako diska argitaratuz eta beti ere autoekoizpenaren bidetik abiatuta; CUE Audio-ko Aitor Amozarrain eta Aitor Acostaren ezinbesteko laguntzaz eta Neubat taldeko Libe eta Kandaren kolaborazioekin. Lehenengo lan honetan Stoner-Rock eta Grungearen ikutua duten kantak aurkitu ditzakegu, erritmo sendoak eta pasarte melodikoak konbinatuz, betiko rock-aren eskemak jarraituz baina puntu berezi eta propioa emanez. Laburbilduz eta “etiketak” alde batera utzita, hainbat talderen eragina aurkitu dezakegu boskote honen musikan murgiltzen bagara: Kyuss, Pearl Jam, Queens Of The Stone Age, Soundgarden, Screaming Trees, Los Natas…
2010. urterako Euskal Herrian eta Estatu Espainarrean zehar kontzertuekin jarraitzeaz batera, benetako domina zintzilikatzeko aukera izango dute, Azkena Rock Festival-ean jotzeko gonbidapena jaso ostean Bob Dylan, Kiss, Gov..t Mule edota Chriss Isaak bezalako artistekin batera arituko baitira.
BRONZE, Gasteizeko talde gazte honek benetako sendotasuna eta jarrera erakusten du taularatzen den bakoitzean.
MYSPACE

Abestiak
1.- Kakalardo
2.- Erregina zuria
3.- Mamuak
4.- Gort
5.- Munstroa
6.- Argos
7.- Zure ahoan
8.- Zulo beltza


Jaitsi

2011(e)ko urtarrilakren 1(a), larunbata

Alaiak- Gora Festazaleak (2000)



Abestiak
1. Gora Pilota Maite
2. Lore Polit Baten Bila
3. Uri Uri Ura
4. Xalbadorren heriotzean
5. Ameriketako Euskaldunak
6. Herria Gogoan
7. Euskal Herriko Mendiak
8. Alaitasuna Euskadin
9. Karibe Aldeko Perla
10. Mendizaleak
11. Pot Pourri Alai
12. Loretxoa
13. Ikusi Mendizaleak


Jaitsi