Vendetta Taldea festaren alderik oldarkorrena da: su jaiari gehiago botatzen zaionean sutsua bihurtzen da jaia. Indar eta sendotasuna bezainbeste. Ezinezkoa zaio Vendetta taldeari amorru bihozkada honen sua iraungitzea eta hori saihestea bezalako kontzeptuetara daramatza. Bigarren disko honen izenburua "Puro infierno". Vendetta indartsu eta alaia rock-reggae eta ska doinuekin nahastuta.
Abestiak 1. Makana 2. Alerta 3. La Diabla 4. La Familia 5. A Muerte 6. Begietara Begira 7. Buonasera 8. Pasos De Acero 9. Vivir 10. Volar 11. Sugarra Zugan 12. Tango Atlantico
Katuen Testamentua, Doktor Do Re Mi eta Marijane Kanta Zan haurrentzat eskeinitako hiru diska dira. Haur publikoari zuzendutako eta ia ahazturiko abestiak Marijane Minaberry-ren testuan osaturiko konposaketekin.
Donibane Lohitzunen 1975ean eraturiko abesbatza dugu honakoa.Lapurdi osoko 40 gizon emakumez osatua dago eta sorreratik Bernard jauna izan du zuzendari. Hasieratik beraien helburua euskal kantagintza herrikoiaren zabalkundea izan da.
Abestiak 1.Pilota partida bat 2.Agurra 3.Aldapeko 4.Kanta Berri 5.Kuku 6.Mendiak 7.O voso galo comadre 8.Ai, Mari-Migel 9.Ilunabarra 10.Nere Maitea 11.Maritxu-Andre-Madalen 12.Pandero zaharra 13.Agur, Jainkoaren Ama 14.Jaungoiko saindua 15.Oles ezkonberriak 16.Gizon dantza 17.Ara nun diran 18.Saratarra 19.Aurtxoa seaskan (Berceuse basque) 20.Baserritarra
Bittor Aiape kantari eta gitarrista nafarra ezohiko kasua izan zen euskarazko rockean. Hamahiru urte zituela grabatu zuen lehen diskoa, eta oihartzun handia lortu zuen 1992ko Nafarroa Oinez-eko "Arraroa, noski" kantuarekin. Beste hiru disko kaleratu zituen hurrengo urteetan, harik eta musika utzi zuen arte bere beste zaletasun nagusiari, hau da, dantzari heltzeko.
Abestiak 01 Kalera 02 Nere Baitan Murgilduta 03 Andaluzia Ur Gutxi 04 Karlaren Abestia 05 Azkena 06 Defensa Ezazue Zuen Bake Beltza 07 Noraezean 08 Ezin Izango Duzue Gure Indarra Ezabatu 09 Lagun Presoak 10 Zentzura Egunak
Frantziako Iraultzan galdutako Dantza Zahar Birmoldatuak.
Euskal Herriak izan duen dantza-maisu handienak, Joan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Iraultza handiak ekarritako moden eraginez, Gipuzkoako Dantza Zaharren bat-bateko galera ezagutu zuen gaztetan. Hortaz kezkatuta, dantza horien berriak eta doinuen partiturak bildu zituen.
Villabonako Lain talde gaztearen bigarren lanak, aurkezten diguten kantetako batek dioen moduan, leihoak irekitzen ditu, barruko desira biziak gogoz irten daitezen, txori batek bere askatasunerantz egingo lukeen bezala. Leihoak zabal mantentzen ditu lehen kantatik amaiera arte, munduaren ontasunak barne-bide zuzena egin dezan. ELKAR
Abestiak 01 Leihoak Ireki 02 016 03 Leihoak Itxi 04 Puppet 05 Garena 06 Atzera Begira 07 Muxukatu Nazazu 08 Nire Bidea 09 Beldurra 10 Azken Antzezpena Jaitsi
Abestiak 1. - Nirekin betiko (Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
2. - Magallanes (Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
3. - Geroan (Hitzak: Itxaro Borda-Musika: Mikel Errazkin)
4. - Ostadar (Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
5. - Itsaso basamortua (Hitzak: Martxel Mariskal-Musika: Mikel Errazkin)
6. - Ekinez (Hitzak: Itxaro Borda-Musika: Mikel Errazkin)
7. - Zoritxarreko baimena (Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
8. - Ezinezko irla (Hitzak eta musika: Mikel Errazkin)
9. - Soinu txikia (Hitzak eta musika: Iker Goenaga)
10. - Sorgiñaren irrifarra (Musika: Mikel Errazkin)
Askok jakingo duten bezela taldeak urte ugari daramazki herrietako plazetan jaiak musikaz alaitzen, eta urtero bezela hala jarraitzeko asmoz hasi du denboraldi hau. Bost kidez dago osatua musika taldea: Baxua, Bateria, Gitarrak, Teklatuak, Ahotsak eta haizezko instrumentu sekzioaz (Saxoa, Flautak, Trompeta eta Tronboiaz). Errepertorioaren gehiengoena euskalduna da: Zortzikoak; Arin-Arinak; Balseak; Mexikarrak; Eta gaur egungo Pop-Rock errepertorio zabal batez osatuaz.
Abestiak 1- Beti Zu 2- Txakur Txiki Bat 3- Ardoa Edanda 4- Gozotik Gozora 5- Haizak Hi, Gazte 6- Bihotzeko Begi Beltz 7- Ni, Ni, Ni 8- Zergatik 9- Nere Laztana 10- Xomorroek Jan Arte 11- Txoro Haize 12- Zain Nengoen
NOTA
Esta entrada ha sido editada eliminando de ella el link de descarga tal y como nos lo solicitaba blogger en su aviso. Si estas interesado en este disco esta a tu disposicion en la red de bibliotecas de Euskadi. Para cualquier consulta puedes ponerte en contacto con nosotros por email.
Bi urte pasa dira jada, “Hesiaren beste aldean” diska MusikHerriarekin kaleratu genuela, ta 70 kontzertu eta milaka kilómetro ta gero, gure lan berria eskuetan daukagu, “Quilombo”. Libre egiten gaituen “Quilomboa” da hau, munduaren ghetto honetan suertatu edo aukeratu dugu bizitzea, ta nahiz eta askotan ezintasunak gure zainak betetzen dituen, azkenean, konturatzen gara, maite ditugun pertsona edota helburuengatik borrokatzea ez dugula besterik, hori dela bizitzaren esentzia, hola hesi gaituzte gure familia ta inguruak, EUTSI GOIARI azalean tatuatua izanda, bizitzaren joku honetan galdurik, konklusioa bakarrean laburtu dezakegu: “BIZITZA EDERREGIA DA,MAKURTURIK EMATEKO”. Quilomborako bidean, hainbat argi izan dira gure gidari, Endika (121Krew), Miren Amuriza, Iker Fernandez (Abra Kadaver) ta Aiora ta Piti (Zea Mays). Baina lan berri honen esentzia ta berriztasuna, freskotasunarekin batera Iker Eskurzak eman dio (E-you estudioak). Orain zuek zarete gure diskaren protagonista nagusiak, nahi ezkero, zabaldu, kopiatu,erosi, oparitu, deskargatu…erreserban bizi garenon indigenen, eta orokorrean Rap Euskaraz egiten dugunen arteko elkartasuna behar dugu. Mila esker, bi urtetan itxoiten egon zaren, Apache entzule hori. Zuri eskeinia, hor dijoa kateak hausten…QUILOMBO.
Abestiak 1-Intro 2-Gurea da geroa 3-Azal gorriak 4-Fenix 5-Eskaera eta eskaintza 6-Alza tu voz 7-Ilargi bakarra 8-Egiaren apologia 9-Nire aitaren etxea(remix) 10-AHT-rikez!!
"Sin perder el norte" es el tÍtulo del primer cd de Indarrap (grupo vasco de hip hop consciente que inició su andadura a finales de 2007 en la ciudad de Vitoria-Gasteiz, Álava). Indarrap presenta ahora su primer cd, en octubre de 2010, Después de 2 años en los que han estado componiendo canciones, y haciendo conciertos para darse a conocer, este tipo de música tiene que gustar primero en la calle y para eso hay que moverse mucho. Indarrap lo componen Dj Borda (Disc Jockey & Beat Maker), el Puto Tito (mc/vocal/lyrics) y Fat Fish (mc/vocal/lyrics).
Abestiak 1. Sin Perder El Norte 2. Fluye El Txow 3. V.i.- Violencia- Inteligencia 4. El Agua Clara 5. Dejando Su Estampa 6. Sr. Alkalde 7. En Pie De Guerra 8. Alegre Rebeldia 9. Bordattack 10. Por Cada Uno Que Planta 11. Boikot 12. Viva La Revolucion 13. Outro 2010 14. Piztu Gasteiz
Selektah Kolektiboa euskaraz abesten zuen lehen hip hop taldea izan zen. Musika beltza hainbat bidetatik (jaiak, irratsaioak, fantzineak...) sustatzea helburu zuen lagun talde zabalago baten barruan sortu zen. Wanka (ahotsa), Daddy Jeff (ahotsa), MC Molte (ahotsa) eta DZeta (disko jartzailea) ziren taldekideak. Bi disko, Selektah Kolektiboa (Esan Ozenki, 2000) eta Esperientzien etorbidetik (Esan Ozenki, 2002), kaleratu ondoren, 2005ean desegin zen taldea.
Molte MC: ahotsa Wanka: ahotsa Daddy Jeff: ahotsa DZ: dj
Laguntzaileak: Ana Telletxea: ahotsak Arantza Serrano: ahotsak Mixel Ducau: saxofoia
Abestiak 01. Boulevard street (Hitzak eta musika: Daddy Jeff) 02. U.P.N. West edo Unionisten harropuzkeria (Hitzak eta musika: Wanka) 03. Belarriak bero ukan (Hitzak eta musika: Wanka) 04. Hip hop cabrón (Musika: DZ) 05. Koktel Molotoff (Hitzak eta musika: Daddy Jeff) 06. Gorroto dut (Hitzak eta musika: Daddy Jeff) 07. Kazetariak (Hitzak eta musika: Wanka) 08. Apurtu! (Hitzak eta musika: Daddy Jeff) 09. Hitzak I 10. Beti eske-k (Hitzak eta musika: Wanka) 11. Sargoria (Hitzak eta musika: Daddy Jeff) 12. D.J. DZ sesion 13. Día tras día (Hitzak eta musika: Molte MC) 14. Bilaketa sakona (Hitzak eta musika: Daddy Jeff) 15. Hitz gutxitan (Hitzak eta musika: Daddy Jeff) 16. Hip-hoparen erresumak defendatuz (Hitzak: Wanka-Musika: Daddy Jeff) 17. Elkartasun giroa (Freestyle) (Musika: DJ Nemo) 18. Hitzak II
Abestiak 01 Eskaera eta eskaintza 02 Ideia 03 Fenomenos - Zarataren legea 04 Zazpi Burudun piztiaren Berpiztea 05 Otegi Aske! 06 Ama Gurea 07 Mendi Zolan 08 Gurekin al zatoz 09 Ez egin kasurik 10 Bada Garaia 11 Don't say sorry 12 Piztu Irratia 13 Txakur Zikinak 14 Piztu Gaistez 15 Musikan dut Ardura 16 Rocka kaka bat da ... aspalditik 17 Oui pas si facile 18 Intsumisioa
[Ondorenean dator diskoaz Bizkaie kultur agerkariaren garaiko informazioa]
Euskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe; batzuek, apropos sortu ditue bildumarako kantu barriak. Danetara, 6 izango dira bilduma honetan agiri diran kantu barriak: MAK, La Chula Potra, ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH, 100% Gourmet, Toastibarre eta 2zio-renak. Ondokoak dira bilduman parte hartu daben taldeak:
Euskeraz egindako rap musikea zabalduz doa Euskal Herrian. Aldeak, halan dabe, nabarmenak dira. Musika mota hau sortu eta entzuteko kultura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian, Hego Euskal Herrian baino. dana dala, gero eta gehiago dira nahasteko mahaia eta mikroa eskuetan hartu eta hasarretuen musika hau egiteari ekin deutsien gazteak. Oraindik orain, irrati eta sare ofizialetatik baztertutako musikea izaten jarraitzen dau; sistemeagazko kritiko diran letrak oinarri hartuta, estilo gogorreko musikatzat hartzen baita. Kaleko musikatzat joten dabe askok, underground giroko musikatzat.
Rap musikea, gure herriko musika barria dala esan daiteke; bertako herritarren kezkak helarazoteko aukerea emoten dauen tresna barri bat, rap doinuez jantzitako tresnea. Eta tresna horri, musika barri horri, oihartzun emon asmoz dator infozazpi irratia bilduma honegaz. Gure herria, rapa egiten dauen herria be badalako.
Infozazpi irratiak bere sorreratik informazinoa, musieka eta kulturea izan ditu ardatz. Asko dira, hasiera hasieratik, musika berezitu hainbati buruzko saioak egin dituen eta egiten dituen kolaboratzaileak gurean. Batzuk aitatzearren, Rafa Cabeza, Aritz Usandizaga, Andoni Tolosa Morau, Daddyjeff, Jon Eskisabel edota Esther Martinez. Euskal musikeak gainera, tarte berezia eta berezitua dauka gurean. Eta aurrera begira be holan izaten jarraituko dau. Infozazpi irratiaren ardatz nagusi diran hiru arlotan (informazinoa, musikea eta kulturea) pausu ausartak emotera goaz. Horren adibide da Rapherria bildumea.
Parte-hartzaileak
Euskal raparen aitzindarietako bat dan Aritz Usandizaga musika aditu/adiktoak hasieratik babestu dau proiektua. Bere esperientzia eta alea jarri dau CDan, hitzaurrea eginez.
Carlos Osinaga Txap teknikariak egin ditu bildumearen soinu moldaketak; Iñaki Gonzalezek azala; Maialen Maritxalarrek maketazinoa; Ritxi Aizpuruk, barriz, produkzino lanetan lagundu dau.
Bildumea, irabazi asmorik bako proiektua izanik, Creative Commons labelpean argitaratu da, bildumako sorkuntzak modu librean zabal daitezan.
Zabalkundea
Durangoko azokako Ahotsenea gunean abenduaren 7an arratsaldeko 17:30ean eskainiko dan kontzertuan aurkeztuko da Rapherria diskoa. Azokeak irauten dauen denporan, bertan eskuratzeko aukerea be izango da 8 euroan, Gararen, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan.
Urtarriletik aurrera diskoa herrialdez herrialde aurkezteko birea abiatuko da. Bilduman parte hartu daben taldeek kontzertuak eskainiko ditue. Sarrereagaz batera diskoa erergalauko jake hurreratzen direnei 10 euroren truke.
Gonzalo Tejada (Donostia-1960), kontrabaxu jolea, Euskal Herriko musikari zein konposatzailerik argienetakoa dugu. Jazz laukote eta boskote ugari zuzendu ditu, itzal handiko beste musikari askorekin kolaboratu du eta jazz banda hala nola orkestra klasikoentzat ere lan asko idatzi ditu. Betidanik, era berean, musika eta jazz-kontrabaxuaren irakaskuntzan murgilduta egon da eta egun Euskal Herriko Goi- Mailako Ikastegian (MUSIKENE) klaseak ematen ditu.
121krew rap taldea Barakaldo eta Bilbo artean sortu zen 2000. urtean. Hasieran graffiti talde bezela hasi zena gutxira musika arloarekin hasi eta horretara bideratu zuten indar eta lan gehiena. Lehenengo urte hauetan Lahaine (Mc) eta Doble R (Dj) ziren taldearen adierazle musikalak, denborarekin ostera, gero eta partaide gehiago bildu ziren ekimenaren parte izatera. Lehenik beste bi Mc; Lamá eta Abu+e (azken honek orain dela urte pare bat utzi duelarik) eta beste denboraldi bat pasata, Hawa (Produktorea, Dj eta Mc-a), Rufoh (Beatbox eta Mc) eta Maisha (Produktorea eta Mc-a). 2005.urtean lagunen artean gelditu zen proiektu musikal kontzeptuala grabatu zuten "La mansión de los 1000 versos (etxe handi ilun honetan)" deitutakoa. Hawaren sarreraren ostean eta berak egindako base musikalekin "El surko del tiempo / Denboraren ildoa" argitaratzen dute 2007.urtean Musikherria herri disketxearen bitartez, autogestioaren bidea jorratuz eta egitasmo herritar zabalago batean parte hartuz. Azkenengo bi urteetan etengabe ibili dira Euskal Herri osotik kontzertuak ematen, bai 121krew bezala eta baita Aritz Sound Systemarekin Bertso Hop-ak eta euskal raparen inguruko saioak eginez. Oraingo honetan cd edo mixtape berri bat aurkezten dute. 2010. urtean argitaratuko duten "Hiriaren Taupadak" lanaren aurretik, denboraldi honetan grabatutako zenbait abesti bildu eta zabaltzea erabaki dute. Soinuaren aldetik, erabat entzungarria den arren, oso landua ez dagoen lana dugu "Guztiok bat... Euskal Rap! Mixtape Vol.1". Hitzei dagokionez ordea, ezagunak egiten ari diren zenbait abesti agertzen dira "Gora Baraka, Behera Neguri" kasu. Lan hau mixtape antzera eraiki dute, pixkanaka ideiak eta abestiak batuz eta irternetetik hartutako baseak erabiliz (Maisharen Introa izan ezik).
Partaideak: DJ DOBLE R (DJ, DISEINUA) LA HAINE (MC) LAMÁ (MC) HAWA (PRODUKTOREA, DJ, MC) RUFOH (BEATBOX, MC) MAISHA (MC, PRODUKTOREA)
Zuzeneko honek, Parisen eta Mamarigan eskainitako kontzertuetan grabatutako zenbait abesti biltzen ditu, "Hesiaren bestaldean" lehenengo diskokoak zein argitaratu gabeko kantuak.
Toastibarre taldea Oztibartik dator eta rap musika jorratzen dute, hemen beraien lehen diska aurkezten dizuegu.
Abestiak 1. HORRA GITUK 2. OZTIBARTAR RAP 3. POLIZIA PORKERIA 4. INARROSAK STILOA 5. JO BEZATE EZKILEK 6. GAZTERIAREN DUINTASUNA 7. KK HIRE 8. BURU HAUNDI 9. MUSIKA= ARMA 10. 25 LORE HORIEK
Txalapartaren soinuaz osatutako disko honetan atzoko den bezala azaltzen da, eta txalapartaz gain, gure egunerokotasunean agertzen diren beste hotsak ere azaltzen diren, besteak beste, abisuetako ezkilak eta bestelako soinuak ere. NO-CD
Abestiak 01. Ttakun ttan ttakun (ahotsezko txalaparta)
02. Ttakunez elkarturik
03. Kirikoketa
04. Sagutzarra Eta Basurdea (Zerua zZkinduaz)
05. Dilin Dalanketan
06. Bederatzikoan
07. Arrankin Trankin Trankun Mailuaren Hotsa
08. Oreka Eta Eesorekaren Arteko Mugan
09. Ilbete dantza
10. Ur azpiko harri hots jokoak
11. Ttinbilin-Ttanbalan
12. Agurra
13. Mahai Inguruan
14. Hamarrekoetan
15. Uso Xuria Errazu
16. Gaztañak Egosiak Eta...
17. Ttunttun
18. Itsasoa Laino Dago
Composiciones de Piazzola y Gardel entre otros, son interpretadas de forma magistral por Enrique Ugarte. Grabado en el año 2000 obtuvo muy buena critica en la prensa internacional.
Abestiak 01. La Fortezza Dei Grandi Perche 02. Payadora 03. Uno 04. El Dia Que Me Quieras 05. El Choclo 06. Caligari 07. A Media Luz 08. Chiquilin De Bachin 09. Yira Yira 10. Contrabajeando 11. Caminito 12. Otono Porteno 13. Caseron De Tejas 14. Balada Para Un Loco 15. Adios Nonino 16. El Portenito 17. La Cumparsita 18. Re Fa Si 19. Danzarin 20: Nocturna Jaitsi Torrent
Tras militar durante seis años en el grupo de Kepa Junkera; los músicos Iñaki Plaza (Trikitixa, txalapartas, tubiogh y percusiones) y Ion Garmendia (Txistu, alboka, txalapartas , tubiogh y percusiones), han buscado un proyecto más personal e intuitivo. Durante los dos último años han abordado una propuesta multidisciplinar bautizada como 20 Hatz Proiekt (proyecto 20 dedos). Uno de sus nortes es la búsqueda de nuevas texturas y sonidos para la trikitixa y la txalaparta; esa totémica pareja de instrumentos vascos. Ion e Iñaki han parido un sorprendente y esplendoroso trabajo 20 Hatz Proiekt (Baga Biga Musika, 2009) en torno a ritmos tradicionales y algunas composiciones nuevas.
Hau Deiadar (Lehen Borroka Trenean zuen izena) rock taldearen lehen maketa da, Haxotz taldearen estudioan izan zen grabatua 2011-ko abenduaren amaieran. Kontzertu bila dabiltza beraz kontzerturen bat eskeini nahi badiezu kontaktatu beraiekin "deiadartaldea@hotmail.es" helbidean!
Abestiak 01.Hondamena 02.Deabrua ta Umea 03.Laino Artean 04.Irati
Abestiak 01 Prologue 02 Ipuin eta ironiak 03 Harrien arteko lo-kanta 04 Mikel snake 05 A song for Bobby 06 Larru azaletan 07 Beldar itsua 08 Ez lekuak 09 Igerian 10 Bertigo
3 Kolpetan Esne Beltza musika talde euskaldunaren estudioko hirugarren albuma da. 2011ko abenduaren 2an aurkeztu zuten. Bertan reggae, ska eta hainbat soinu nahasten dituzte. Diskak 15 kantu biltzen ditu. Horietako 8 guztiz berriak dira, gainontzekoak remix-ak, riddim-ak eta kantu zaharren bertsioak. WIKIPEDIA
Abestiak 01. The Class 02. No Tinc Remei 03. Free Palestine 04. Ibilian (Astindu) 05. Bozogora2 Remix 06. Udalbiltza 07. Atzean Utzitakoa 08. Distantzia 09. Nahi Dut 10. Arrain-Saltzailearena 11. Gotti! 12. X 13. Estoy Aqui Remix 14. Pasodoble Remix 15. Oroitzen Zaitudanean, Ama
Euskal Kanturik Onenak // Kontutan hartuz "Euskal Kanturik Onena" izeneko ETBko saio baten cd hirukoitza bi gunetan geneukala igota (hemen edo hemen emaioNK hura jaitsi nahi baduNK edo cd-ak bakarka jaisteko: 1.cd, 2.cd, 3.cd-a) post hau gure eritzirako euskeraz egindako abesti ederren (onenak esatea asko ote duNK?) bildumatxo bat izango duNK (hau dena poliki-poliki beteko diNagu EKAITZALDI-ko L.B.I.k, Matxinsaltok (berak nahi badiNK) eta zuek (nahi baduzue).
Maurizia, Leon Eta Basilio + Fasio Alboka Eta Trikitixa (1998)
Maurizia Aldeiturriaga eredu baten irudi bihurtu da. Mauriziak, batez ere, Leon eta Fasiorekin, trikitixa edo herri-doinu eta kantuera horren munduan ezagutu den «hirukoterik» bereziena osatu zuen. Izan ere, oso momento inportantea tokatu zitzaien bizitzea. Gerraostean, Bizkaian batez ere, trikitixa baztertu egin zen. Soinulari gehienak, eredu kromatikoa hartzen dute esku artean. Euskal kutsua edo usaina zeukan edozer baztertu eta itzalean egon baitzen hirurogeita hamarreko hamarkada arte. Franco hil ostean, hasi zen berriz ere loraldia. Herrietako jai batzordeak antolatzen hasi ziren jaialdiek izan zuten horretan zer ikusirik. Ezin ahaztu baserritarren azokak ere. Han ere, ohitura bihurtu zen trikitixa eta panderoaren soinua. Maurizia eta berarekin Leon eta Fasio —geroago etorri zen Basilio— loraldi horren lore ederrenetakoak izan ziren
Leon Bilbao Ibarretxe, albokaria: Leon Arteako Presalde baserrian jaio zen 1916ko abenduaren 19an. 1990ean hil zen. 12 urte besterik ez zuela plazaratu zen Artean, aita, Jose Mari maisu izan zuela. Harrez geroztik, gerrateko urteetan izan ezik, alboka jotzen jarraitu zuen inguruko trikitilari eta pandero joleekin. Berehala osatu zuen taldea Maurizia eta honen senarra Benantziorekin. Ondoren, Benantziok utzitakoan, Fasiok hartu zuen haren tokia. Leon, alboka eta panderoa jotzeaz gain, maisu itzela zen albokak egiten. Hau ere aitak erakutsi zion. Ospetsuak egin ziren mundo zabalean Leonen soinu goxoko albokak.
Bonifazio Arandia trikitilaria: Fasio ezizenez ezagunagoa, Igorreko Elezalde auzoan jaio zen 1909an. 1987an zendu. Pedro Egia Poponek Arantzazun zuen bizartegian hasi zen Fasio musugitarraren lehen notak entzuten. Hamalau urterekin, eta Jose Zurinaga pandero jotzailea bikote zuela, Igorren bertan plazaratu zen eta harrez geroztik Arratiako hainbat jai eta auzotan jo zuen. Hala ere, gerra garaian zituen bi trikitixak lapurtu egin zizkioten eta urte luzetan geldi egon bazen ere, 1971n Leioan ospatu zen txapelketan lehen saria irabazi zuen. Handik urte batzuetara Benantzio, Karakol, erretiratu eta hain ospetsua egin zen hirukotea osatu zuen Maurizia eta Leonekin.
Basilio Undagoitia: Basilio Txiki soinujole, pandero jotzaile eta trikitilaria 1907ko otsailaren 2an jaio zen Iborriko Egizabal baserrian. 1988an hil. Soinu jotzailea bezain dantzari trebea, batez ere fandango eta arin-arinetan. Gazte-gaztetatik musugitarra eta panderoa jotzen ikasi eta herriko erromerietan hasi zen. Hogeita hamazazpi urte zituen soinujole gisa bere kontura jotzen hasi zenean. Ordura arte, inguruko soinu jotzaileei panderoaz laguntzen ibili zen batik bat. Berrogeita bost urterekin Durangora etorri bizitzen eta harrez geroztik hainbat eta hainbat erromeria eta jaialditan hartu zuen parte. Hasieran Eduardo Egiarte, Felisa Arrizabalaga eta Juanita Gorroñorekin. Geroago Modesto Solozabalekin, baina gehienetan Maurizia eta Leonekin egin ohi zuen.