2011(e)ko urriaren 31(a), astelehena

Chase The Mayhem - Anbain (2011)



Chase The Mayhem 2010-eko otsailean hasi zen proiektu bat da. Donostia-Oiartzungo Nu metal edo Rap Metal talde bat da, Limp Bizkit edo P.O.D.-ren joera berekoak. Taldea LOSTinMEMORIES taldeko partaide batzuen eta Threeler taldeko partaide baten elkartzetik sortu zen. Kitarra eta baxu riff indartsuek, bateria markatuek eta rap-a, melodia eta oihuen nahasketatik jaiotako ahotsek osatzen dute beraien aurkezpen txartela. Arma hauek eskuartean eta mundu guztian jotzeko gogoz, taldekideek Donostia eta bere inguruetan jotzeaz gain, aukera duten edozein lekuetan eskeintzen dituzte kontzertuak, Nu Metala ez dagoela hilik erakusteko.

Chase The Mayhem: Francis baterian, Leire baxuan, WizZi kitarra eta koroetan eta Dani ahotsean.
MYSPACE

Abestiak
1.1nt30 00:29
2.Awakening Of The Dead Dream 01:51
3.Fighting Without Any Purpose 03:17
4.Down To Sleep 04:05
5.Double Thinking 03:16
6.Soundtrack For A Symphony 04:22
7.Forgotten 04:54
8.Melancholic Hate 03:48
9.The Resistance 02:43
10.0u7r0 01:00


Jaitsi BandCamp

2011(e)ko urriaren 28(a), ostirala

Neubat - Stereosaurus (2006)



NEUBAT talde Gasteiztarrak bere bigarren lan luzea aurkezten digu STEREOSAURUS izenpean. Diskoaren konposizioa aurreko “Dantzaldiko Erreginak” lanaren kontzertu bira amaitu bezain laster hasten da, Neubateko kideek Sorkunen “Duna” biran parte hartzen zuten bitartean.
MYSPACE

Abestiak
01. Tunelaren Buruko Argia
02. Shanghai
03. Carrandi
04. Chupacabras
05. Planeta Militarra
06. Zapiaren Dantza
07. Supertubo
08. Elur bola Infernuan
09. Naide
10. Pozoina
11. Azal Gorriak
12. Ohe Azpiko Munstroa
13. Ezin da Azaldu
14. Jack Boy


Iraupena
55’ 56”

Taldekideak
Kanda – Gitarra / Ahotsa
Libe – Teklatua / Ahotsa
Ima – Bateria / perkusioak
Atxux – Baxua / koroak


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

Haragi Gordiña- Kale Usainak (2001)



Hamalau kanta zuzen eskaintzen ditu Haragi Gordiña taldeak bere lehen CD honetan.Urte betez Kultur Errotan saioak ematen aritu ondoren, Kale usainak grabatu dute Haragi Gordiñakoek, kalean ezagutzea egokitu zaien estuasuna, beldurra, heriotza, maitasuna edota amodio eza gai dauzkaten kanta gordinez osatutako diskoa. Juanjo Otxandorenak gitarra eta bazukia jo ditu bertan; Aitor Atxegak, baxua; Iker Telleriak, perkutsioa, eta Adrian Perezek, berriz, bere ahotsa jarri die abestiei.

Abestiak
1. Irriparra
2. Plaian Egon Ginen
3. Bali- Singapur
4. Bilboko San Franzisko Auzoa
5. La Vie Qui S'En Va
6. Begirada Galdutako Neskatoa
7. Emozioak
8. Abestia Idazteko Garaia
9. Zaletuta
10. Ta Zer Egin
11. Angela
12. Haragi Gordiña
13. Luzaroz Garbia
14. Adio


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 24(a), astelehena

Neubat - Dantzaldiko erreginak(2004)



Neubat talde gasteiztarraren estreineko lana da honakoa.Queen of the Stone Age eta antzeko taldeak erreferentziaz hartuta stonerra landu duen taldea. Bertako zenbait taldekideetako batzuk Vice presidentes, Sorkun eta Trumbo bezelako proiektuetan jardun izan dute.
MYSPACE

Abestiak
01 Felson
02 Dantzaldiko erreginak eta manboaren erregeak
03 Blancoman
04 Hanken artean
05 Basamortu motela
06 Topper Harley
07 El demonio
08 Gorrotoa naiz
09 Deuseztezinak
10 Ikusten zaitut
11 Sua
12 Megalodon
13 Entzun haizea


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 21(a), ostirala

Luis Vil: Retrato del caos



Luis Vil musikari amurrioarraren bakarkako bigarren lana. Rock doinu zatar eta ilunak jorratzen ditu.
Luis Vilen webgunea
MYSPACE

Abestiak
01 – Contracultura y arte
02 – Objeto
03 – Ultima estación
04 – Quién es quién
05 – Caerán
06 - Fé
07 – Humo blanco
08 – Macho cabrio
09 – Viaje demencial
10 – Espias
11 – Sólo para locos


Jaitsi Mediafire

Luis Vil: Versos ajenos



Luis Vil zinema eta musikagile amurrioarrak bakarlari moduan argitaratutako lehenengo diskoa da hauxe. Laudioko La Tetrada Literaria literatur taldeko kideen poemei musika jartzen die Luisek lan honetan.
Luis Vilen webgunea
MYSPACE

Abestiak
01 – La Balada del Errante
02 – Todos mis sueños
03 - Predicador
04 - Epitafio
05 – Es ahora
06 - Mientes
07 – Un nombre
08 – Llévame
09 –Nunca será igual
10 – No dejes que la ilusión
11 – Huesos de algodón
12 – Mujer del Baikal
13 – Aflicción
14 – Mala Crianza


Jaitsi Mediafire

Los Zopilotes Txirriaos: Napar-Mex (Maketa)



Los Zopilotes Txirriaos-en webgunea

Abestiak
1-Pa Acabar Con Cualquiera
2-Negarrez Ari Naiz
3-Borratxo
4-Muerto El Amor
5-No Importa Por Qué
6-Gure Nortasune


Jaitsi

2011(e)ko urriaren 19(a), asteazkena

Los Zopilotes Txirriaos: Hijos de la Txingada



¡Qué onda weyes! Los Zopilotes Txirriaos hinchan pecho y se enorgullecen de presentarles su nuevo "longpley", Hijos de la Txingada. Dieciocho rolas como dieciocho adoquines pal aldeano y pa la aldeana. Después de un mes volviendo loco a Kawen en los Estudios K de Iruñea ve la luz este engendro, tan feo, katxondo y puñetero como sus padres. En el encontraréis las seis rolas de la maketa mas doce supositorios nuevos de calibre bien grueso así que vayan localizando el hemoal.
Los Zopilotes Txirriaos-en webgunea

Abestiak
01 – Arimaren askapena
02 – El cuerno del diablo
03 – Bandolera
04 – No Importa Por Qué
05 – Borratxo
06 – Grita el silencio
07 – Las Naranjas Del Martxelo
08 – Herri Zatituak
09 – Besos Traidores
10 – Fuego De Dios
11 – Negarrez Ari Naiz
12 – Me Dijiste Que Si
13 – Muerto el amor
14 – Las Rodilleras
15 – Fuego al Txaparral
16 – Gure Nortasune
17 – Un mar de cristal
18 – Pa acabar con cualquiera


Jaitsi

Sentimen Beltza - Bizitza Osoan Zehar Sortu Den Etsipenaren Ondorioak (2011)



Abestiak
1. Hosto Eroriak
2. Ni Eta Nire Bakardadea
3. Zauri Zakonak
4. Etsaien Garaipena
5. Etsipenaren Ondorioak (Itxaropenik Gabe Part III)
6. Depresio Itzalak


Jaitsi

2011(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Furunda- Juanita (1998)



Aitor Furundarena: Akordeoia Eta Ahotsa.
Josema "Pirata" Moreno: Baxua Eta Perkusioa.
Jorge Gonzalez: Kitarra Elektriko Eta Akustikoa, Mandolina.
Javi Area: Bateria Eta Perkusioa.

Abestiak
1. Burrundara 2:52
2. Barman! 3:09
3. Atsegin 3:03
4. Baserriko Neskatilak 3:17
5. Pornopolka 2:32
6. Juanita 3:03
7. Ohea utzi zuenarena 4:40
8. Schoenberg 1:57
9. Mi 1:24
10. Aizkorriko mobila 3:25
11. Lege lehorra 3:14
12. Nere osabaren astoa 1:38
13. Neskazaharrak 1:27
14. Zarata 2:34
15. Bost Axola 3:09
16. Czardas 4:48


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 14(a), ostirala

Atom Rhumba- Gargantuan Melee (2010)



En Gargantuan Melee, Atom Rhumba vuelven a destripar ese oscuro blues-rock que está complementado por ese toque negroide, funk y bailable que tiene su música, como en “Cynic Skin”. Han creado una nueva entrega con temas más cortos que de costumbre, casi ninguno sobrepasa los tres minutos de duración y únicamente dos, los cuatro.
Una entrega donde vuelven a usar esas guitarras nerviosas, retorcidas y por momentos, desquiciantes, como en “Stella”, “Come On Declare” o “Dema Go Go Jane”; para crear algunos cortes, especialmente “Istingako Mutikoa” o “Beltran Blues”, que cuando uno los escucha, pega un bote similar al que daría si Cantona le hubiese pateado el trasero.
Atom Rhumba también sacan a realucir a esa capacidad que tienen para crear canciones inquietantes, adictivas al máximo, como “I’m Coming”; o temas más lentos, pausados, pero igualmente atractivos, como “River and Death” o la desgarradora “Heart On Parole”. Y para cerrar sacan toda su locura en la incalificable “Blurred Man”.

WEBGUNEA


Abestiak
1. The Secret Tongue Dance Society
2. Cynic Skin
3. Stella
4. River & Death
5. I'm Coming
6. Istingako Mutikoa
7. Dema Go-Go Jane
8. Let's Run
9. Heart On Parole
10. Beltran Blues
11. Come On Declare
12. Bluerred Man


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

Haitzama- Eguzkiaren Zain (2008)



“Eguzkiaren zain” diska 12 kantaz osatua dago, denak euskaraz noski. 10 kanta guk idatziak dira eta beste biak guk euskaratu eta moldatuak. Hamabi kantutan salsa, ska eta reggae bezalako erritmo dantzagarriek trikitixa freskoarekin batera, diska ezin alaiagoa osatu dute. "Gora bihotzak", “Noraezean” eta "Kubarantz" ska-reggae erritmoetan dabiltza. Gero, "Dantzara", "Eskuak gora-gora", “Baietz-ezetz” eta "Gure herria" bezalako kantuen latindar ukituaz gain beste kantu barnekoiagoak ere badaude, “Banoa” edota “Zu eta ni”-ren kasu. Soinu rockeroagoak bilatzen dituztenek “Dama” eta “Errealitatea”-rekin gozatzeko aukera ere edukiko dute.

WEBGUNEA


Abestiak
1. Gora Bihotzak
2. Zergatik Amatxo
3. Noraezean
4. Dantzara
5. Eskuak Gora Gora
6. Dama
7. Zu Eta Ni
8. Kubarantz
9. Baietz, Ezetz
10. Errealitatea
11. Gure Herria
12. Banoa


Jaitsi

2011(e)ko urriaren 11(a), asteartea

Golden Apple Quartet- Golden Apple Quartet (1991)



Era inevitable. Después de una larga temporada por los escenarios, sentimos la necesidad de dejar constancia de la parte musical de nuestro espectáculo. En nuestra precipitación inicial cometimos varios errores, tales como escribir un libro de dietética, hacer llamadas telefónicas a un centro metereológico cada veinte minutos, o posar vestidos de escoceses para una revista de bricolage. Pero nada de esto dejaba patente ni una sola nota musical. Teniamos que hacer un disco. En él, no sólo queríamos dejar constancia de nuestra música actual directo, sino que además abriríamos un amplio abánico de posibilidades a trabajos posteriores, con lo cual, se convertiría en un disco muy codiciado, sobre todo en los días de mucho calor. Contábamos con el apoyo de mucha gente, y con la inestimable colaboración de Iñaki Salvador, el cual nos prometió su entrega total a condición de que no dejáramos de regalarle mallas de ballet de color carne. Después de un intenso trabajo de estudio, tan solo interrumpido por un molesto ruido en la grabación, que luego descubrimos que eran nuestras voces, el disco está finalmente servido. En él pueden encontrarse, temas de intérpretes tan dispares como Golden Gate Quartet, Luis Mariano, Marilyn Monroe, Armando Manzanero o Los Xey, por citar algunos. Todo es posible en éste disco y en nuestro espectáculo, un espectáculo en el que la música y el humor son casi tan importantes como salir al escenario, casi tan importantes como hacerlo vestidos de escoceses, pero nunca tan importante como Uds. querido público. Golden Apple Quartet.

WEBGUNEA


Abestiak
1. Tour Mix
2. The King Of Kings
3. Walkin'
4. I Was Little Too Lonely And You Were A Little Too Late
5. Belle Qui Tiens Ma Vie
6. My Tetxu
7. El Menu
8. Contigo Aprendi
9. Contestador


Jaitsi Mediafire

Etxamendi Ta Larralde- Garai Garratzak (1988)



Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1935) eta Allande Larralde 60ko hamarkadaren amaieran hasi ziren kantari Ipar Euskal Herrian. Aurretik, Maddi Etxepare eta Peio Etxegoienekin aritu zen Etxamendi, eta berak lanean ziharduen Amikuzeko ikastetxean egin zuten emanaldietako bat. Hiruzpalau kantu prestatu zituzten egun hartarako, horietako bat Etxamendik idatzitako "Otsagabian". Handik gutxira ezagutu zuen Allande Larralde, Les Petits Chanteurs katedraleko abeslariekin kantatzen ibilia zena.

BADOK


Abestiak
1. - Garaztarra (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)
2. - Kattalin (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)
3. - Ariana (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)
4. - Suge-lilia (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)
5. - Gudarien eguna (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)
6. - Maiatz-lilia (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)
7. - Aitatxiri (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)
8. - Auhen kantu (Hitzak eta doinua: Eñaut Etxamendi)


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Irrintzi (2011)



Irrintzi taldea ska folk doinuak jorratzen dituen Aiaraldeko taldea da. Kitarra, baxu, bateria, trikitixa eta bibolina erabiltzen ditu. Hauxe duzue taldearen lehenengo maketa.

MYSPACE

Abestiak
01 – Heldu da
02 - Dinamita
03 - Txikitatik
04 - Zuentzat
05 - Ez zaitut maite
06 – Welcome
07 – Borroka deia


Jaitsi

Lau Behi- Bi (1996)



Donostiako laukote honek rock&roll, rhythm&blues eta funk doinuak jorratu zituen lehen diskoetan, baina urteak pasa ahala power-pop musikaren ildora gerturatu zen. Hiru disko luze eta Txakun taldearekin partekaturiko EP bat argitaratu zituen. Taldekideen artean Mikel Azpiroz zegoen (Elkano Browning Cream), azken urteetan estudioko musikari gisa nabarmendu den teklatu jotzailea.
Lau Behi taldea 1994ko udan sortu zuten Mikel Azpiroz (gitarra, hammond organoa eta ahotsa), Alberto Bosch (baxua), Juanra Etxaburu (bateria) eta Txenan Calvok (gitarra). Donostiako pop eta blues taldeetan aritutakoak ziren horietako batzuk, Blues Stop taldean esaterako, eta gisa horretako doinuak jorratzeko osatu zuten talde berria. Donostia inguruko taberna eta areto txikietan emanaldi ugari egin ondoren, berehala argitaratu zuten lehen diskoa, Lau behi (IZ, 1995). Hammond organoa, pianoa eta gitarra elektrikoaren gainean eraikitako rock&roll eta rhythm&blues kutsuko kantuak aurkezten zituen laukoteak estreinako lan hartan. Daniel Lazerus soinu hartzaile estatubatuarrak grabatu zuen diskoa; Joe Cocker, Violent Femmes edota Mike Oldfieldekin lan egindakoa da Lazerus. Gehienbat Gipuzkoan izan zuen oihartzuna diskoak, eta bertan eman zituen kontzertu gehienak, tarteka Bizkaira, Nafarroara eta Ipar Euskal Herrira atera arren.
Lau behi-bi (IZ, 1996) aurrekoa baino gitarreroagoa gertatu zen; kantuak landuagoak eta jantziagoak zeuden, eta rhythm&blues musikaren eraginari eusten zion (Allman Brothers, Steve Ray Vaughan...), baina funk eta country ukitu koloretsuak ere erakusten zituen. Kontzertuz kontzertu, ahoz aho, pixkanaka-pixkanaka taldearen izena hedatuz joan zen, betiere Euskal Herrian garai hartan gehien entzuten ziren musiken estiloetatik kanpo egon arren.
Taldeak kontzertuetan etenaldia egin zuen 1998an, hurrengo lana prestatzeko. Tarte horretan Txenan Calvok taldea utzi zuen, ez baitzuen oso gustuko estilistikoki hartzen ari zen bide berria. Izan ere, power-pop aldera jotzen zuten Lau Behiren kantu berriek, indarra melodietan jarriz.

Abestiak
1. - Askatasunik (Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
2. - Aha (Hitzak eta musika: Lau Behi)
3. - Gelditu da denbora (Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
4. - Berdin da (Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
5. - Presio gehiegi (Hitzak eta musika: Lau Behi)
6. - Atertu gabe (Hitzak eta musika: Alberto Bosch)
7. - Mamua (Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
8. - Kafe koloreko Mercedesa (Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
9. - Ez zaitut gehiago behar (Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
10. - Beharra (Hitzak eta musika: Alberto Bosch, Mikel Azpiroz)
11. - Ume eroak (Hitzak eta musika: Mikel Azpiroz)
12. - Iritsi da (Hitzak eta musika: Alberto Bosch, Mikel Azpiroz)


Jaitsi Rapidshare

Milesker Piparmin-i diska igotzeagatik.

Joselu Anayak- Pausorik Pauso (1992)



Abestiak
1. Pausorik Pauso
2. Klabelinak
3. Zu Zaitut Nahi
4. Musika
5. San Balentin
6. El Buey De La Barranca
7. Lasai Egin Dantza
8. Egunsentiko Argi Batek
9. Otsoak
10. Yolatl


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 9(a), igandea

Kaxiano- Lizartzako Oihartzunak (1992)



Lizartzako itsua deitzen zioten Kaxiano Ibargureni (Lizartza, Gipuzkoa, 1932-2002). Izan ere, itsutasunak eraman zuen Kaxiano Ibarguren musikara. Soinu handia lagun, hamaika erromeria girotu zituen berrogeitaka urtean. "Itsasontzi baten" eta "Zorionak" kanta arrakastatsuen egileak zazpi disko utzi zituen. Kaxianok sortutako doinu asko bertsotan kantatzeko erabili dira.
Hamazazpi urte zituela gelditu zen Kaxiano itsu, 1949ko irailaren 21etik 22rako gauean, Gipuzkoa Nafarroarekin lotuko zuen tunela egiten ari zirela, barrena galdu bat lehertuta. "Zoritxarrak zortea ekarri zidan", zioen Kaxianok. Izan ere, istripu haren ondorioz hasi zen musika ikasten. Jose Ignacio Urdanpilleta apaizarekin braillea ikasi, eta Eugenio Mendia Lizartzako organistak solfeoa irakatsi zion. Manolo Iabenekin eta anaiarekin klase batzuk hartu, eta 18 urterekin plazarik plaza hasi zen Kaxiano, soinuarekin. Lehendabizi herrian bertan, Lizartzan (Gipuzkoa), eta hurrena, Atallun (Nafarroa). 14 duro kobratu zituen, garai hartan paper fabrikan astebetean lan eginda irabazten zena. Autobusean eta trenetan mugitzen zen lehen urte haietan alde batetik bestera Kaxiano.
Hasierako garaietan besteren kantuak jotzen zituen Kaxianok, eta abestu, gutxi. Lotuan dantza egitea debekaturik zegoen garaiak ziren, eta arin-arinak eta fandangoak jotzen zituen batik bat soinuarekin. Aitzindaria izan zen Kaxiano akordeoiarekin tangoak eta mexikarrak jotzen Euskal Herriko plazetan. Eta berehala gaztelaniazko kantu ezagunak euskaratzen hasi zen, "Cuando iba el domingo a misa... hura izan zen lehen euskaratu nuena eta izugarrizko arrakasta izan zuen erromerietan. Jendea letra emateko esaten hasi zitzaidan, trikitilariak batik bat".

Kaxiano Ibarguren, akordeoia, ahotsa
Beñat Amorena, bigarren akordeoia
Joseba Tapia, trikitixa
Xabier Berasaluze "Leturia", panderoa
Carlos Rosat, flauta
Jose Javier Gomez, tronpeta
Carlos Hipolito, tronboia
Eñaut Ibarguren, ahotsa
Mixel Ducau, saxofoia, gitarra

BADOK


Abestiak
1. - Itsasontzi baten (Kaxiano)
2. - Nere bizitza (Kaxiano)
3. - Donostiari (Kaxiano)
4. - Baserritik kalera (Kaxiano)
5. - Nere oroigarri (Kaxiano)
6. - Tximeleta bezela (Kaxiano)
7. - Gaztea nintzen (Kaxiano)
8. - Agur agur (Kaxiano)
9. - Zorionak (Kaxiano)
10. - Kukua (Kaxiano)
11. - Eñaut (Kaxiano)
12. - Goizeko hiruretan (Kaxiano)


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 8(a), larunbata

Captain Nemo- 1280 Euskal Hiria (2007)



“1280 Euskal Hiria”. Hauxe da Captain Nemo taldearen bigarren diskoaren izenburua. 2005 urtean Metak diskoetxearekin “Korrontearen kontra,
urpekari bat” izeneko diskoa kaleratu eta makina bat kontzertu eman
ondoren, taldeak bi urte eman ditu eszenatokietatik urrun, disko berria
prestatzen. Hauxe da emaitza.
Gor diskoetxeak banatuko duen autoekoizpen honetan, 12 abesti bildu
dituzte kapitainek. “Ni neu” da diskoko abestietako bat, Jotakie talde
azpeitiarraren izen bereko kantu mitikoaren bertsioa, hain zuzen.
Abesti horretako haize sekziorako, Jon Elizalde, Aritz Lombide eta Igor Ruiz musikarien kolaborazioa izan du taldeak, eta baita Arturo Ibañez,
Nuevo Catecismo Catolico taldeko gitarrajolearena ere.
Diskoaren izenburuak Jim Thompson idazlearen “Pop 1280” nobela beltzari egiten dio erreferentzia. Taldearen hitzetan, hamaika keinu egiten
zaizkio literatura eta zinema munduari (John Carpenter, Abel Ferrara,
Terence Fisher, Richard Fleischer….).

Abestiak
1.Euskal Hirian
2. No Mans's Land
3. Bon Voyage
4. Bagdadeko Morroia
5. Neu Onena
6. 1280 Arima
7. Ispiluari
8. Koagulatuz
9. Publicity Gizon
10. Itzulera
11. Izarretara
12. Soma Diosa


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 7(a), ostirala

Aldexok (2011)



Sustraiak Azkoitiko Matadeixen bota zituen talde bat gara ALDEXOK Oraindela sei urte. Hasiera batetik taldekideak aldatuz joan dira, gaur egun Xabi, Alkporta, Enata eta Mielek osatzen dugularik. Sortu zenetik barrenetik irtendako soinuak eta letrak jorratu ditugu, azken urte hauetan Portutxoko ontz eta basurde artean izanik. Punk-rock doinuak dira nagusi diskan eta zuzenean entzun nahi bagaituzu diskan agertzen den Xabi (690 658 825) ri deitu beharra badu eta. Tatxuelitak eta serpentinak ez dira faltako, ezta kapelak eta muxu lizunak ere, zatoz eta goza zazu gu gozatuz.
Gora sexua eta askatasuna!

Nada un salmonete
MYSPACE

Abestiak
01 - Sexua
02 - Kontrola galtzen.
03 - Borroka
04 - Askatasuna
05 - Utzi Bakarrik
06 - Asko dago egiteko
07 - Okupazioa
08 - Laster hilko naiz
09 - Zuzen
10 - Kantu bat
11 - Aldexok


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 6(a), osteguna

Trabuko- Trabuko (1995)



Alberto Franzesena: Bateria Eta Ahotsa
Imanol Aranburu: Teklatua Eta Ahotsa
Jose Mº Pelaez "Peke": Kitarra Eta Ahotsa
Koldo Tarragona: Teklatua, Soinua Eta Ahotsa
Gonzalo Pelaez: Bajua Eta Ahotsa.

Abestiak
1. Bahia
2. Ska-Reggae
3. Zesar 70
4. Larrosa
5. Eutsi Lagun
6. Helburu Zaharra
7. Postari
8. Gazte Kezkatia
9. Kale Bazterreko Erregea
10. Ilargi Maitea
11. Jonen Balada
12. Sinestezina
13. Desiozko Zeruan


Jaitsi

Niko Etxart- Has' Dantzan (1980)



Altzürükun jaio zen Niko Etxart, eta, bi urte zituela, gurasoekin Parisera bizitzera joan zen. Dena den, beste askok ez bezala, haurra zelarik jaso zuen euskara, eta gaztaroan euskal kulturaren berri ere izan zuen, bereziki Parisko Euskal Etxearen bitartez. Eskola utzirik, kantagintzatik bizi nahi izan zuen, eta 1972. urtean musikarekin lehen harreman estua izan zuen, kantari frantses ezagun baten diskoan koruak egin baizituen. Urte berean, Tinka izeneko taldea sortu zuen, beste bi lagunekin batera.
Handik bi urtera, 1974. urtean, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuen. Ordurako ideia ausart bat zuen buruan: rocka egin nahi zuen, euskaraz. Baina giroa ez zen horretarako sobera aproposa, are gutxiago Zuberoan. Kantagintza tradizionala zen nagusi, eta hortik kanpoko guztiak mespretxatua izateko arriskua zuen. "Nik artean Euskal Herrira etortzea eta guztiz bide hori hartzea erabaki nuen, rockaren bidea erran nahi dut. Garai hartan rockaren bidea zen gaitzena. Gaurko eguna hartzen badugu, gaur egun errazena da metal, techno edo ez dakit zer egitea, baina garai hartan ez zen posible euskaraz egitea pentsatzea ere. Hori traizioa zen, garai hartan ere ezin zen egin. (...) Etsai asko ziren. Etsaiak ziren, alde batetik, zinez kontserbadoreak ziren euskaldun kulturakoak, bertsolariak-eta barne. Garai hartan oso kontra ziren. Gero, apaizak ere kontra ziren... denak gure kontra ziren".
Nolanahi ere, Etxartek ez zuen etsi, eta Jean anaiarekin eta lehengusu batekin, Odol Berri taldea sortu zuten 1974an, eta Iparraldean oso ezaguna egin zen lehen singlea plazaratu. Ondoren, Ximinorak osatu zuen, berehala arrakasta handia lortu zuen taldea. Berez, plaza taldea zen, baina egindako bertsioek aukera eman zioten bere nahia gauzatzeko, rock abestiak euskaraz emateko, alegia. Zeregin horretan ez zegoen bakarrik; 1973an, Mixel Ducauk eta Anje Duhaldek Errobi taldea sortu zuten: euskal rock-and-rolla martxan zen.
BADOK

Abestiak
1. - Has' dantzan (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
2. - Xahakoa (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
3. - Holzarte blues (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
4. - Herots! (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
5. - Euskal rock & roll (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
6. - Baga, biga, klik! (Hitzak: Herrikoiak-Doinua: Niko Etxart)
7. - Ixiltasunean (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
8. - Gizon gazteak ezkontzeko (Hitzak: Herrikoiak-Doinua: Niko Etxart)
9. - Ametsetarik (Hitzak: Jon Mirande-Doinua: Niko Etxart)


Jaitsi Mediafire

Niko Etxart- Nahasteka (1979)



Ipar Euskal Herriko abeslari sonatuaren lehenengo diskoa daukazue hemen, dijitalizatutako kassette batetik lortua.
J. Etxegoien, txirula
Txapi eta Joseba, "Indarra" taldekoak (Gasteiz), dultzainak, tronboia, bonbardinoa, tronpeta
Rodrigo Garcia, gitarra
Niko Etxart, ahotsa

BADOK


Abestiak
1. - Presondegietan tenpest'aidia (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
2. - Mila motiko ta neskatila (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
3. - Nahasteka (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
4. - Eperra (Hitzak eta doinua: Herrikoiak / Moldaketak: Niko Etxart)
5. - Iruriko Etxahunen omenaldia (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
6. - Bortian mendi gainetik (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
7. - Mundu berri batentako (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
8. - Muga gainetik (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
9. - Gure nahia (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

Herrikadak (2009)



Herrikadak 2009. urtean Aiaraldean sortutako taldea da. Arana kitarran, Jokin baxuan, Ibon baterian eta Ereño ahotsan osatzen zuten taldea. Honako hauxe duzue beraien lehenego maketa, punk-ska doinuak jorratzen dituena. Maketa kaleratu ostean Jokinek taldea utzi zuen eta Asierrek hartu zuen bere lekua. Makina bat kontzertu eskaini dituzte Euskal Herri osoan zehar eta baita atzerrian ere.
MYSPACE

Abestiak
01 – La zero
02 – Herritik ta herriarentzat
03 - Atzeterikez
04 – Etxetik joan zinen
05 – Morir o matar
06 – Gazteriak dirau
07 - 700
08 - Hipokrisia
09 – Lata ematera!


Jaitsi Mediafire

Kerasy - Harriak apurtu (2011)



KERASY euskal metal-rocka jorratzen duen eta 2009. urtean Irurtzunen sortutako taldea da (Nafarroa). Dead Means Nothing, Antigua y Barbuda, Sök eta Xilum taldeetako hainbat kideek osatzen dute talde berri hau. Funeral for a Friend, Paramore edo The Gathering bezalako taldeen influentzia kontutan hartuta, 2009. urtean “Harriak apurtu” (Labatelkueyo Records) diskan agertzen diren kantak konposatzen hasi ziren. Diska 2011. urteko otsailean Iñaki Llarena produktoreak grabatu zuen eta maiatzean bertan kaleratu zuten. Harrez geroztik diska aurkezteko kontzertu ugari eskaini diztuzte, besteak beste, Berri Txarrak eta Governors taldeekin batera taula gainera igo direlarik.
MYSPACE
FACEBOOK
SPOTIFY
BIDEOKLIPA

Abestiak
01 Zarela Zarela
02 Ez Etsi!
03 Burdin-Hesiak
04 Neba
05 Harriak Apurtu
06 Ezkaba´38
07 Hegan
08 Ezabatu Ezin
09 Galdu Bazaitut


Jaitsi Mediafire

2011(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Txoronpio, Pantxi Eta Pantxo (1997) //

Txoronpio, Pantxi Eta Pantxo (1997)


Josean Bengoetxea: Baxua, Ahotsak, Perkusioa- "Pantxo".
Teresa Lopez De Munain: Ahotsak- "Pantxi".
Dabid Errasti: Ahotsak- "Txoronpio".
Aitor Unanue: Gitarrak.
Alex Zulaika: Bateria, Atabalak.
Juan Zulaika. Teklatuak, Perkusioa, Ahotsak.
Joseba Tapia: Trikitixa.

Abestiak
1. Sarrera
2. Zatoz, Goazen Jolastera
3. Iparburura
4. Fantasmak
5. Makilakixki
6. Pepinu Berde Tomate Gorri, Txokolate Zopa Batengatik
7. Liburuetan
8. Amets Egitea Debalde Da
9. Barre Ala Negar
10. Erritmo Transilbaniarra
11. Eztula Rock
12. Baserrian
13. Saltsa-Maltsa (Dantza)


Jaitsi !!

Minxoriak- Gozozale (1992)



Ipar eta Hego Euskal Herriko musikariak izan bazituen ere, Minxoriak taldeak arrakasta handiagoa izan zuen Ipar Euskal Herrian. Plaza taldea zen, eta genero horren urrezko aroa ezagutu zuen. Jatorrizko taldekideen artean Niko Etxart abeslari zuberotarra zegoen. Dantzarako taldea izanik, zuzenekoetan abesti ezagunen bertsioak egiten zituzten, baina kaleratutako hiru diskoetan taldekideek sortutako doinuak ziren nagusi.
Taldearen azken disko hau beranduago ailegatu zen. Kandi Fernandez (teklatuak) Baldin Bada taldeko kide ohia batu zen taldera, eta Jama Larreburuk segitzen zuen taldearen ahotsa izaten. Ordurako, hamabost urtetik gorako ibilbidea zuen taldeak, eta nekea jabetzen hasia zen taldekideen gogoaz. Hortaz, 1993an bukatutzat eman zuten taldea. Abenduan eskaini zituzten azken bi emanaldiak: Oiartzunen (Gipuzkoa) eta Arrutan. Lagun musikari ugari gonbidatu zituzten bi kontzertuotara: Natxo de Felipe eta Anton Latxa (Oskorri), Anje Duhalde, Roberto Moso (Zarama), Gorka Sarriegi eta Urbil Artola (Sorotan Bele)...
Jama Larreburu, ahotsa
Jean-Lou Corrihons, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, koruak
Laurent Feriol, baxua, koruak
Josu Salbide, flauta, dultzaina, Galiziako gaita, pitufonoa
Patrick Ithurralde, bateria, koruak
Kandi Fernandez, teklatuak, akordeoia, koruak

BADOK


Abestiak
1. - Ergelkeria utzita (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
2. - Norentzat (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
3. - Musikari (Musika: Josu Salbide-Hitzak: Jama Larreburu)
4. - Irish Koffee (Musika: Jean-Lou Corrihons)
5. - Segi aintzina (Musika: Kandi Fernandez-Hitzak: Ernest Alkat)
6. - Gozozale (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
7. - Alabari (Musika: Jean-Lou Corrihons-Hitzak: Jama Larreburu)
8. - Eskerrak (Hitzak: Laurent Feriol-Musika: Jama Larreburu)
9. - Portmeirion (Hitzak eta musika: Ric Sanders)
10. - Azken kanta (Musika: Jean-Lou Corrihons)


Jaitsi Mediafire

Al Infierno En Goitibera - Presaka (2010) /

Al Infierno En Goitibera- Presaka (2010)



Al Infierno En Goitibera taldea 2002.en urtean osotu zen boskotea da eta taldekideak hurrengo hauek dira: El Boy (ex-Eskupitajo, ex-Une Latzak) kitarran, Ramiro (ex-ZEN) baterian, Patas (ex-CLGSE) baita kitarran, Aran (Orkrestra, Feos Pero Majos, ex-Cave Canem, ex-Elektrotuna) ahotsetan, eta Foro (ex-Ostakulo) baxuan.
Taldearen estilo musikala hala-nola azaltzearren, hardcore-a gutxi gora behera dela esan genezake, melodia kutsu nabarmenaz, larregia izan bako metal ikutuaz eta kitar ikutu ilunez, beren gustoko musika-taldeen eragina erakusten dutelarik, besteak beste, BAP!!, Motorhëad, Bad Brains, RKL, Spermbirds, GRB, Poison Idea, Dead Kennedys, RIP, Snuff ...
2005.en urte amaieran beren "Demo 2005" izenpetutako lehen maketa kaleratu zuten, CD-r-an grabatuta eta 6 kantu zituena hurrenez hurren. 2010 erdialde aldera, eta geldiune luze eta sortze geldo baten ondoren berriro abian jartzen dira eta iraupen luzeko lan berriakaleratu dute "Presaka" izenburuaz, Politburó Recordings Fiascok eta AIEG-k editatua. 17 kantuz osaturiko diskoa, 40 minututik gora irauten dituen inpernuko zuloko musikaz, mp3 formatuan jeitsi dezakezuna, SGAEkoei zentimo bat bera ere eman barik. On Egin!

Abestiak
01 – Presaka
02 – Huye del futuro
03 – Ikusten hasi naiz
04 – Gosez ase
05- Barka ama lurra
06- Consumo gusto
07 – Me han hechado algo en la droga
08 – Qué iba a ser rebelde yo
09 – Txoria nuen maite
10 - Denbora
11 – Vaya, tienes un problema de sobrepeso en tus bolsillos
12- Tv show
13- Haritik tiraka
14- Romanticismo de postal
15- Gu geu gara hildakoak
16- Presaka


Jaitsi !!

2011(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Joseba Irazoki- Euria Ari Du (2009)




MYSPACE


Abestiak
1.- Intro
2.- Batzuek Ixo
3.- Euria Ari Du
4.- Beldurrik Gabe
5.- Yemengo Atuna
6.- Josetxo (J. Anituaren Omenez)
7.- Ohartzean
8.- Galderak
9.- Le Bonheur Est Simple
10.- Nonahi
11.- Bashorentzat


Jaitsi Mediafire