2007(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

ETZAKIT

ETZAKIT (diskografia)



Etzakit taldea triki-pop boladaren barruan sortu zen Hernanin. Erritmo latinoak, reggae-a eta bestelako eraginak islatu zituzten lehen diskoa atera ondoren, doinu rockeroagoak eta gitarreroagoak erabili zituzten bigarren diskoan. Xabi Solano trikitilaria izan zen taldearen ahotsa eta arima.
Etzakit izan zen taldearen lehen diskoa, disko koloretsu eta fresoa. Kaki Arkarazoren produkzio lanak, soinu eragingarriak ezartzeaz gain, taldearen esentzia azalera eraman zuen konposizioaren lerro nagusiak indartuz, kantuei bizitasuna emanez.
Ondoren, 2000. urtean "Goiz edo noiz?" izeneko bigarren diskoa argitaratu zuten. Xehetasunetan joria da diskoa. Bertan aurkeztu zituzten hamabi abestiak kalitate handikoak dira eta, gainera, entzuteko eta gogoratzeko errazak eta erakargarriak. Bigarren lanean erritmo deigarriak, melodia iradokitzaileak, kantu freskoak eta moldaketa zainduak dira nagusi, eta hemen ere nabarmena izan zen Kaki Arkarazoren "ukitua".
Bigarren diskoa argitaratu eta han-hemenka aurkeztu ostean, taldea desegin egin zen beste zenbait egitasmotan murgiltzeko. esaterako, Xabi Solano kantaria 4 Itzal eta The Solano
taldeetan ikusi dugu geroztik, baita Fermin Muguruzaren Kontrabandan ere.

ETZAKIT (1998)



Jaitsi

GOIZ EDO NOIZ (2000)



Jaitsi

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Los linkno funcionan, tea gradecederia ke los reagas.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

apa!

linkek ez dute funtzionatzen! berriz egitea eskertuko nuke aldez aurretik mila esker!

SAGASTRIKI erabiltzaileak esan du...

apa!
linkek ez dute funtzionatzen, adibidez, etzakiten cd-en, triki mex-en eta gozategiren linkak eguneratzea eskertuko nizuke.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Disfrutau zazue!! Esne beltza, kaleginez, etzakit ta berri txarrak EH-ko tladeik hobenak!!

http://www.mediafire.com/?bx0v2ugolmd

http://www.mediafire.com/?j9ojeoyzgwg

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eskerrik Asko! Gora Euskal Herria Askatuta! Saludos y solidaridad desde Rusia!