2009(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

Split Diskoiraa-Metralleta (2009)




2001ren bukaeran, kantuak inprobisatuz eta gustoko taldeen bertsioak eginez sortu zen Metralleta. 100 Hongos taldean jotzen zuten lagunek, taldekide berri batekin (Tximas), proiektu berriari ekitea bururatu zitzaien, 100 Hongosekin motibazio falta handia nabaritzen baitzuten. Horrela, elkarren artean instrumentuak aldatuz eta seriotasun gehiagorekin hasi ziren kantu berriak konposatzen.
Urte batzuk kantuak ateratzen eta saiatzen ibili ondoren, 2003an Erdoiztako baserrian eman zuten lehen emanaldia. Honen ondoren, Euskal Herriko eta Espainiako zenbait Gaztetxe eta etxe okupatutan jo zuten.
2004ko azaroan, beraien lehen lana autoekoitzi zuten Max eta Jokin Moteroren laguntzarekin. Disko hau, Zarauzko Txixaparrazta taldearekin batera atera zuten CD formatuan.
2005ean, bigarren lana kaleratu zuten. Oraingo honetan, Zarauzko Zülo taldearekin elkarbanatua. Disko hau, CD formatuan argitaratu zen ere. Disko hau ateratzearekin batera, bi taldeek 10 eguneko Europar bira bat ekin zuten Frantzia, Suitza, Alemania eta Belgikatik.
2006an, Jonpi eta Beizamak taldea utzi zuten eta beraien ordez Zülo taldeko Izotz eta Abuelo sartu ziren, gaur egungo formazioa osatuz.
2007ko otsailean, formazio berriarekin lan berria grabatu zuten Erdoiztako baserrian. Grabaketa hau ordea ez zen 2008. urterarte kaleratu. Oraingo honetan, Kobory Oreretarrekin batera kaleratu zuten diska, LP formatuan.
2009ko Maiatzean berriz, Discos Enfermos, Mangel eta khhapspmch zigiluen laguntzaz, Diskoiraa taldearekin batera single bat kaleratu zuten. Diska honetako abestiak ere, 2007ko Erdoiztako sesio berberekoak dira.
MUNDURAT

Metralleta
01-Sistemak
02-Mass Media
03-Tu voto?
04-Maita nazazu
05-Maldito Jodido Bastardo (Urdaci)
06-Tabernari lapurra

Diskoiraa
07 Alternatiba?
08 Merece la pena?
09 Noche de concierto
10 Utzi pakean bizikletak!
11 No te devo nada (Los Crudos)

Jaitsi

iruzkinik ez: