jueves, 28 de mayo de 2009

VENDETTA - Vendetta (2009)




Vendetta taldea 2007. urteko maiatzean sortu zen, 16 kolore jai bat ekimenaren eskutik. Ekimen horrek sanferminetako peñen inguruko disko bat egiteko asmoa zuen, eta Vendettakoek Irrintzi peñako ereserkia egin zuten.Nonbait emaitza ona iruditu, eta proiektuarekin aurrera egitea erabaki zuten. Entseguak aurrera egin ahala, lehenengo kontzertuak lotzen hasi ziren taldekideak, eta 2008ko maiatzean Vendettaren lehenengo singlea atera zen argitara.
Nafarroako taldea boskote batek osatzen du, eta ez dira hasiberriak musika munduan, Skalariak, Mala Fama eta Drindots taldeetatik baitatoz. Jatorri ezberdinak izateak, ordea, ez du inolaz ere ekarri elkarren arteko giro ona edota musikarako zaletasunaren gainbehera. Estilo ezberdinak uztartu eta ska-punk giroko erritmoak lantzen dituen puntako taldea sortu baitute.
BERRIA


Abestiak
CIUDAD DESOLACION
COMANDO CHE GUEVARA
COMO SUBE
CREDITO HIPOTECARIO
EGUNERO
ES MENTIRA
KOLOREZ BUSTI
VENDETTA
LOCO
MIEDO
MUNSTER
SON LIBRE
SOY DE BARRIO


Jaitsi

3 comentarios:

Anónimo dijo...

oso oso oso oso onak dira!

Ze nolako zizenekoa duten...

Aupa vendetta!

Anónimo dijo...

Ez da jeisten mesedez jarri berriz

Anónimo dijo...

AUPA VENDETTA!!! oberenak zeate, benetan!! eskerrik asko maiatzean LUR aretora joateagaik.
MUNDIALA.