2010(e)ko martxoaren 16(a), asteartea

Anger - Sedukzioaz (2009)



Arrosa kolorea, kolore polit bat bezala ikusten dugu: suabea, lasaia, arrisku gabekoa. Itxura horren atzean ordea, errealitate ezberdinak ezkutatu ahal dira, lehen begi kolpearen atzean, kolpekada bat ezkuta daitekeen bezala. Anger laukoaren «Sedukzioaz» lana arrosa kolorez jantzita dator. Itxuragatik, azkar batean erakartzen du, baina erakargarriena, bere barnean gordetzen du. Musikalki bada norabide berririk, ahots joko fin, eta batez ere gitarren langintza ederrek, base erritmiko indartsuari laguntzen diote, kantu bakarrean ekaitz eta barealdiak tartekatuz. Musikari hitzen indarra gehitzen zaio, jendartea aztertzeko ikuspegi berezi batez kantua borobilduz. Arrosa oldarkor bilakatzeko gaitasuna izan dute, eta hori, bada zerbait.
GARA

+ INFO

Abestiak
01 ofizioa ala afizioa
02 farandularen xarma zuhurra
03 ez gara geure baitakoak
04 kosmetikoen lobbya
05 iragankortasunaren inperioa
06 gabon, eta zorte on
07 ego-aldea
08 beleen zeruari su
09 goebbels tv
10 soma


Jaitsi

iruzkinik ez: