Txato Plato taldeak Markina-Xemeinen sortu zen 2000 urte inguruan. Hasiera batean taldekideak Kenari (gitarra eta koruak) eta Joni (bateria eta koruak) izan ziren, biak ere aurretik Urkatu taldean jotzen ibilitakoak (maketa bat grabatu eta Euskal Herritik hainbat kontzertu eman zituzten). Bi hauei Maiztegi (ahotsa) eta Joaka (baxua) gehitu zitzaizkien.
Diskoa entzuterakoan berehala etorriko zaizkigu burura Kortatu,Piperrak, RIP, La Polla, Mano Negra…bezalako taldeak (talde hauen bertsioak egiten dituzte zuzenean). Azken batean, punk-rockeko abestiz beteriko diskoa da: gitarra kañeroak, erritmo biziak eta letra barregarriak: euskal gazteriaz, taberna giroaz edo trufa egin dezaketen edozertaz. Hala ere, diskoaren barnean sorpresatxo batzuk ere aurkituko ditugu, hala nola ska edota rantxera doinuak jorratzen dituzten abestiak. Kolaborazio lanetan Garoa Arizmendi (Dj Axularren arreba), Iñigo Txapela (Etsaiak, Txapelpunk) eta beste lagun batzuk batu egin dira (azken hauek txalaparta eta bertsoekin).
ENTZUNDiskoa entzuterakoan berehala etorriko zaizkigu burura Kortatu,Piperrak, RIP, La Polla, Mano Negra…bezalako taldeak (talde hauen bertsioak egiten dituzte zuzenean). Azken batean, punk-rockeko abestiz beteriko diskoa da: gitarra kañeroak, erritmo biziak eta letra barregarriak: euskal gazteriaz, taberna giroaz edo trufa egin dezaketen edozertaz. Hala ere, diskoaren barnean sorpresatxo batzuk ere aurkituko ditugu, hala nola ska edota rantxera doinuak jorratzen dituzten abestiak. Kolaborazio lanetan Garoa Arizmendi (Dj Axularren arreba), Iñigo Txapela (Etsaiak, Txapelpunk) eta beste lagun batzuk batu egin dira (azken hauek txalaparta eta bertsoekin).
Abestiak
01 Jai alai
02 Zure atzetik
03 Beti berdin gabiz
04 Goazen
05 Jo ta ke
06 Aizu manolo
07 Zazpiak bat
08 Puta la policcia
09 Rantxerie
10 Sex machine
11 Sexy
12 Itxutu bazara
13 Bertsoa
Jaitsi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina