viernes, 19 de marzo de 2010

Utikan - Zurrunbiloan (1999)



Heavy petoak izatetik, aztarna rockzaleak eta punkeroak itsatsi zaizkie. Estreinako diskoa transiziokoa dela esan daiteke (aldaketak taldean, ahots berri baten lehenbiziko taupadak...), baina bigarrenean, "Zurrunbiloan", normalki aurreneko diskoetan antzematen den elementu magikoa batu dute; hots, kanten freskotasuna, intuizioa eta grazia. Taldean ederki pausatu dira aldaketak eta nagusiena ahotsean dago. Aurreko lanean ez bezala, oraingoan kantuak espreski izan dira diseinatuak Melaniaren ahots iradokitzailera, toki ederra irabaziz era horretara taldean eta gainera abesteko estilo pertsonala gauzatuz. Guzti honen ondorioa izan daiteke taldearen nortasuna zuzendu dela ikuspuntu rockeroetara, pixka bat astinduz zama metalero pisutsua. Kantak ez dira sarkorragoak soilik honengatik, melodietan eta leloetan dagoen erraztasunak bat-batekotasuna darama taldearen norabide musikalera.
OIHUKA

Gitarra eta ahotsa: Rafa
Ahotsa: Melania
Baxua eta ahotsa: Koldo
Bateria: Unai
Gitarra: Sergi


Abestiak
01. Zurrunbiloan
02. Tira
03. Bizitza tristea
04. Naikari
05. Gurpila
06. Zu,lagun
07. Faxistak
08. Tristuran
09. Whisky
10. Fly away
11. Bostak
12. Kolore biziak
13. Erreka mari


Jaitsi

1 comentario:

Txistu7 dijo...

Ederra diska hau, milesker Txiribita igotzeagatik, Unai Korral Forever!!