2011(e)ko irailaren 18(a), igandea

Anje Duhalde- Xabier Amurizaren Kantari (1990)



Lan hau Xabier Amuriza bertsolariarekin ondu zuen, Xabier Amurizaren kantari (IZ, 1990). Bertsoaren munduan sartzeko aukera eman zion lan hark Duhalderi, eta baita Amurizarekin adiskidetasun emankorra finkatzen hasteko ere. Izan ere, geroztik grabatutako ia disko guztietan Amurizaren hitzak erabili ditu Duhaldek kanturako.
Hitzari garrantzi handia ematen dio Duhaldek, sinetsi behar du testuak esaten duen horretan kantura eramateko. Hitzak onak ez badira kantua ere ez dela uste du Duhaldek. Halaber, artistaren engaiamendua aldarrikatzen du. "Maiz erran dut kantari inplikatu bat nintzela eta nere ideien kontra ez nuela deus eginen. Beti inporta izan zait nerekiko koherente izatea. Hala baldin bazara, publikoarekin ere hala zara".

Anje Duhalde, gitarra, ahotsa
Mixel Ducau, gitarra akustikoa, gitarra elektrikoa, soprani, bigarren ahotsa
Joxan Goikoetxea, akordeoia, sintetizadoreak
Jimmy Arrabit, bateria, perkusioak
Nikolas Chelly, baxu elektrikoa, baxu akustikoa
Jama Larreburu, bigarren ahotsa

Abestiak
1. - Txoriak eta Txoriburuak (Hitzak: Xabier Amuriza-Doinua: Anje Duhalde)
2. - Nezkazaharrak eta apaizak (Hitzak eta doinua: Xabier Amuriza)
3. - Izugarria (Hitzak eta doinua: Xabier Amuriza)
4. - Ogi gogorrari hagin zorrotza (Hitzak: Xabier Amuriza-Doinua: Anje Duhalde)
5. - Anbotorekin trukean (Hitzak eta doinua: Xabier Amuriza)
6. - Asteburu aldera (Hitzak: Xabier Amuriza-Doinua: Anje Duhalde)
7. - Agur sagar beltzeran (Hitzak eta doinua: Xabier Amuriza)
8. - Barruaren barrutik (Hitzak eta doinua: Xabier Amuriza)
9. - Hilkutxan ere kantari (Hitzak: Xabier Amuriza-Doinua: Anje Duhalde)


Jaitsi

iruzkinik ez: