Bermeoko Kriston taldeak bere lehen diskoa kaleratu du, ni, zu, gu izenburukoa. Hamar abestiz osatutako diskoa da eta Muxik disketxeak argitaratu du. Kanta guztien doinuak bermeotarrek sortu dituzte, eta bi abestiei ez beste guztiei letra beraiek jarri diete. Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea defendituko dut olerkiaren bertsio bat sartu dute lan berrian eta bi abestitan, Alex Sardui eta Haimar Arejitaren laguntza izan dute.
Kriston taldeak rocka egiten du; taldeko abeslari Aitor Zuluetaren hitzetan, «rocka, besterik gabe». Taldeko kideek estilo ezberdinak gustuko badituzte ere, ACDC eta heavy talde klasikoen eragina antzematen da diskoan. Gaur egungo euskal taldeei dagokionez , Kuraia eta Gatibu dituzte gustukoen. «Zuzeneko taldea gara eta batez ere, jotzea eta kontzertuak ematea gustatzen zaigu», esan du Zuluetak.
Diskoa Extremoduro taldeko kideek sortutako Muxik disketxeak argitaratu du. Talde berriei laguntzeko asmoarekin sortutako disketxea da hau eta ni, zu, gu da merkaturatzen duen lehenengo lana.

Abestiak
1. Amets
2. Hegaletan
3. Zuloa
4. Harresia
5. Zurekibn
6. Noiz Arte
7. Trago Baten
8. Egia
9. Itsugor
10. Nire Aitaren Etxea
Jaitsi Mediafire
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina