2012(e)ko apirilaren 12(a), osteguna

Four Friends- Dzanga (2006)



Dzanga; musikaren itsaso zabalean murgildu. Hau da Four Friends talde bilbotarrak planteiatzen diguna bere bigarren lanean. Oraingo honetan, Bilbop lehen diskan jorratutako estiloa erabat baztertzeke, zabaldu egin dute haien musika-esparrua: bai erakusten dizkiguten musika estiloak kontuan hartuz gero, baita taldekideen kopurua eta kalitatea aipatzerakoan, eta azkenik, diskaren ekoizpen landuagoan ere nabarmen daitekeelarik. Dzangan uztartu dituzten musika estiloak aipatzerakoan aniztasuna da ezaugarri nagusi; beraien jardueran ohikoa den swing elektrikotik hasita, hainbat estilotako kantak aurki ditzakegu: rockabilly-ak, mambo-ak, jazz-ak, blues-ak, soul-ak, funk-ak eta pop-ak diskan islada dutelarik. Besteak beste, Four Friends taldea afroamerikar musikaren eraginez blai dagoela bistakoa da. Aniztasunaren bidetik, norbere eta inoren kantak aurki ditzakegu. Dzangan, lehen aldiz taldearen ibilbidean, formato instrumentala ahotsarekin osotu dute hitza duten lau kantatan, ingelesa eta auskara komunikazio bide erabili dituztelarik. Four Friends-ek egin duen jausian aspaldi honetan ohikoak diren taldekideez gain -hau da, Iñaki Iraeta (kitarrak), Jorge Gomez (bateria), Fernando Iraeta (baxua) eta Eneka Albizu (kitarrak)- azkenengo urteetan emanaldi eta grabaketetan izan dituzten adiskideak gureratzen dituzte ere -alegia, Joe Gonzalez (saxoak) eta Carlos Jover (harmonikak)-. Baina, musikaren itsaso zabalean abiatzeko, eta korronte naiz haize desberdinetan barna nabigatzeko, lagungarriak gertatu diren musikari apartekin lan egin dute Dzangan. Launa kantatan gonbitea luzatu diete, etorkizun itxaropentsu eta dizdiratsua duen Izar Herran abeslari gazteari eta, perkusio lanetan, ihaz Kuban Lehen Diska Hoberena saria jaso zuen Daniel Amati. Horrenbeste elementu behar bezala uztartu ahal izateko ekoizpen lana ere areagotu egin behar izan da Dzangan, orain arte erakutsitakoak baino elaborazio handiagoa duten nahasketak eskainiz Tio Pete estudioetako Jose Lastraren eskutik. Hori ez da aitzakia izan, ordea, Four Friends-ek betidanik izan dituen ezaugarriak mantentzeko; hots: efektu gutxiko soinu garbiak; groove handiko oinarri erritmikoa, zuzenean eta batera egindako erregistroak; inprobisazioz jositako soloak,...Honekin sensazioak eta kolorea hobeki nabarmentzen dira entzunaldian. Diseinu grafiko zaindua Iñigo Corcueraren eskutik etorri da oraingoan ere.
WEBGUNEA

Abestiak
01- Gure Espainen Derrota
02- No Problem
03- Singing Mama
04- Fever
05- Enough Of You
06- Mambo Inn
07- So What
08- What's Going On
09- Sparrow
10- Sugar
11- Dzanga


Jaitsi

2 iruzkin:

Colectivo Colapso erabiltzaileak esan du...

diska hau ez dago disponible, berriro igo dezakezu?

Txiribita erabiltzaileak esan du...

Link actualizado