2010(e)ko apirilaren 30(a), ostirala

Dominika Eta Niko Etxart / Robert Larrandaburu - Eperrra (2004)



Eperra (Elkar, 2004), beren lehen disko honetan, zuberotar kanta zahar herrikoiak, bertako konpositore handiek utzitakoak (Ligeix, Etxahun, Attuli, Latxikana) eta beraiek sortutakoak ere eskaintzen dituzte estreineko aldiz. Erabiltzen duten teknikari bortü botza deritzote beraiek, Pirinioetako artzainen kantatzeko era naturala alegia. Sofistikaziorik gabe, lirika herrikoiaren gai eternoak dakarzkigute hamazazpi erregistrotan zehar: maitasuna, herrimina, hizkuntzarenganako fedea... Ahotsen indarrak eraginda kantuok hegan egiten dute zerurantz, bortuetako arrano dotoreak bailiran, betirako babesleku sakratu baten bila
ELKAR

Abestiak
01. Argizagiak argitzen dizü (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
02. Bazterretik bazterreala (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
03. Ihautean maskaradak (Hitzak eta doinua: Niko Etxart)
04. Pum-ba-pa (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
05. Zelü zola zohardia (Hitzak eta doinua: Dominika Etxart)
06. Buneta eta txapela (Hitzak: Louis Ligueix-Doinua: Herrikoia)
07. Sor leküari (Hitzak: Jean-Baptiste Borthiri "Sala"-Doinua: Herrikoia)
08. Ama Euskadi (Hitzak eta doinua: Etxahun Iruri)
09. Builtrea (Hitzak eta doinua: Attuli)
10. Elür lümak (Hitzak: Dominika Etxart-Doinua: Niko Etxart)
11. Zetabea (Hitzak: Dominika Etxart-Doinua: Robert Larrandaburu)
12. Arrosarik ederrena (Hitzak eta doinua: Dominika Etxart)
13. Ai! ardoa (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
14. Biba besta (Hitzak: Dominika Etxart-Doinua: Niko Etxart)
15. Anaia etxen da ezkontü (Hitzak: Etxahun Iruri-Doinua: Herrikoa)
16. Eperra (Hitzak eta doinua: Herrikoia)
17. Partitzeko tenorea (Hitzak eta doinua: Herrikoia)



Dominika Etxart: ahotsa
Niko Etxart: ahotsa
Robert Larrandaburu: ahotsa

Jaitsi

2 iruzkin:

makilakixki erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagun, diska hau jaisten saiatu naiz baina ez dago Rapidsharen. Mila esker denagatik eta segi honela!

Txistu7 erabiltzaileak esan du...

Eguneratu dugu esteka, jaitsi daiteke iada.