2008(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

XABIER LETE - Eskeintza (1991)



Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen (1965), Mikel Laboarekin eta Lurdes Iriondorekin batera. Urte hartan bertan bere olerkiak kantatzen hasi zen plazarik plaza. Errota zahar maitea, Nafarroa arragoa, Kantatzera noazu eta Lore bat, zauri bat kantak, besteak beste, Euskal Herriko oroimen historikoaren altxorrak dira. Bere lehen poesia liburua 1968. urtean argitaratu zen: Egunetik egunera orduen gurpilean.
Baga, biga, higa (1970) ikuskizunean parte hartu zuen, eta hainbat emanaldi eman zituen, beste taldekideekin batera. 1975etik 1978ra Antton Valverderekin kantatzen aritu zen, eta bertso zaharren bertsio berriekin bi disko atera zituzten.
Ordurako, Bigarren poema liburua (1974) argitaratua zuen. 1977an, eta Eugenio Arozenarekin batera, Antzerkia deuseztik izatera lana argitaratu zuen; bertan dago Txirritaren astolasterra antzerkia .
1978an, agertokietatik aldendu eta kantagintzari utzi zion. 1981ean, Urrats desbideratuak poema liburua argitaratu zuen. Ondoren, sorkuntza lana utzi eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura sailean jardun zuen, Zuzendari eta Sailburu.
Jarduera horren ondoren, bi disko kaleratu zituen: Eskeintza eta Hurbil iragana. 1992an Biziaren ikurrak poema bilduma argitaratu zuen.
Enrike Zabala kritikariaren hitzetan, "Leteren poesiak ulerterrezak dira. Hizkera herrikoi,aberats eta indarduna. Expresio-indar handikoa. Herri-literatura menderatzen duela ikusten da, baita literatura zaharra eta berria ere".

Abestiak
01 Aberri ilunaren poema
02 Agian
03 Habanera
04 Amodio , amore
05 Eskeintza , nire aita zenari
06 Neguaren zai
07 Biographia
08 Ez esan , maite
09 Heriotzaren begiak

Xabier Lete; Karlos Gimenez; Xabier Muguruza; Pascal Gaigne; Andrej Bak; Javier Lekunberri; Txema Garces; Michel Longaron; Josetxo Goia

Password : pasahitza

Jaitsi

Un video de Xabier Lete


iruzkinik ez: