2008(e)ko urriaren 28(a), asteartea

Brian Michael Roff / Joseba Irazoki - Folk Me, Laztana ( 2006)



Joseba Irazoki (Bera) eta Brian Michael Roff (AEB) toki desberdinetako musikariak dira. Musika jotzeko moduak ere desberdinak dira. Baina osagarriak, era berean, Folk me, laztana lanean erakutsi digutenez. Bosna kantu grabatu dituzte. Brian Michael Roffenak entzun eta gero gustura hartzen ditut Josebarenak. Arin igaro da denbora, lehenengo kantua hasi eta hamargarrena amaitu denerako.
Brian Michael Roff gitarra akustikoa, banjoa eta aho-soinuarekin aritzen da, AEBetako musika tradizio zaharren gainean, bere kasa, bere ukituarekin. Zintzotasuna antzematen ahal da bere doinuetan. Nowhere eta New north kantuak oso gustukoak ditut. Joseba Irazokik ere maite du AEBetako folk musika (countrya, besteak beste). Bere jotzeko eta kantatzeko modu bereziarekin baliatzen ditu hango aireak.
Gizona zakur egin zen aurreko lanaren jarraipentzat har daitezke Folk me, laztana diskorako grabatu dituen bost kantuak. Beste urrats bat. Beratzen eta Sasitza naiz kantuak oso politak dira, eta izenik gabeko instrumentala ere bai (Josebak gitarra jotzeko dohainak erakusten ditu, beste behin, apaltasunez).
ENTZUN

Abestiak
Nowhere
Divorced
Newnorth
Roads
Antonym
Euripean dantzan
Beratzen
Gaua

Sasitza naiz


Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

El enlace está muerto, una lástima.