2009(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

6NEMEN9 - Pop-atic (1998)



6nemen9, 90. urtearen bueltan sortu genuen Elgoibarren. Hasieran 4 lagun ginen, Martzelo baterian, Josu baxuan, Alberto eta Asier gitarrarekin eta gutxira Mikel gehitu zitzaigun abeslari gisa. Lehenengo kontzertua 1993ko maiatzean eman genuen Ondarruko Gaztetxean, herriko plazan Su eta Gar-en kontzertua izatekoa zen egun berean. Handik gutxira lehenengo maketa atera genuen eta berarekin Euskadi Gazteako maketa lehiaketa irabazi.Gerora bigarren maketa, Ertzetik eta CD bat ere atera genuen Pop-atic izenarekin, biak Little Fishekin grabatuak Bilbon.

Garaiko Rock talde on askorekin jo genuen oholtza berean, hala nola, Ama Say, Cancer Moon, Bap!,Come, Xabier Montoia... Bereziki aipatzeko modukoak Ama Say, Po eta Lili Moon, beraiekin egin genuen amistadearengaitik.

Gaur gero, urteak dira talde gisa desagertu ginenetik. Musikaren bueltan jarraitzen dugu batzuk, Alberto eta Martzelo Aterkingsen, Mikel musika elektronikoarekin eta Asier kantuak egin jo eta grabatuz bere kasa.
MYSPACE/6NEMEN9

Abestiak
1. Gau Ezezaguna
2. Euskal Mistikoak
3. Aita Ondoezik
4. Zer Dagizu
5. Errebantxa
6. Arma Bat
7. Zaude Horretan
8. Estanke Ahaztua
9. Ateak Jo Du Damba
10.Hegoak Dakar (Zortziko)
11.Itzultzen Banaiz


Eskerrik asko Munlet

Jaitsi

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

hau duk hau, cancer moon ipini eta 6nemen9 atera! Aldea zegok ba!