2009(e)ko urriaren 8(a), osteguna

Gaizkiñe (2004)



Gaizkiñe lagun talde bat da, musika talde bat osatzen duen Andoaingo lagun taldea. Eta hori zuzenekoetan atzematen da batez ere. Helburu handiegirik gabe, baina beren kabuz gauzak egiteko gogoz, besteek egiten dutena itxaron gabe,Gaizkiñek ordu txikietan bere ekipo pisutsua
kargatzen du gero eta geldoagoa den mugimendu kultural batean zerbait eskaintzen ari denaren ilusioarekin. Gaizkiñe taldeak bere lehen CDa argitaratu du duela gutxi. Lehen maketa kasik mitiko horri segida eman dion lana. Emaitza rock sutsu edo hardcore melodikoko abesti mordo bat da, ongi moldatutako musikaz betea, apainketa hutsalik gabea, oinarri erritmiko sendo batekin, gitarra indartsu eta ahots gogor baten gidaritzapean. Gaizkiñeren eraginak zuzenean bertsioneatu ohi dituzten taldeen izenetan atzeman daitezke: Hüsker Du, Dag Nasty edo Jawbreaker.
ENTZUN

Abestiak
01. Bakardadearekin zita
02. Argi mintzo ez dena
03. Arauak
04. Udaberriak eta mendi erreak
05. Hormak lau haizetara
06. Badakin
07. Denbora joan ala
08. Kea
09. Negua den honetan
10. Autokritika
11. Gauerdian
12. Izan, ez da den inor


Jaitsi





iruzkinik ez: