2009(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

Jean Mixel Bedaxagar - Auñamendi (2009)



(Urdiñarbe, 1953) Zuberoako kulturaren eta ahots tradizio aberatsaren ordezkari aparta dugu Jean Mixel Bedaxagar. 1976an abestu zuen lehen aldiz jendaurrean eta 1983an grabatu lehen diskoa. Haatik, osasun arazoak zirela medio, kantugintza baztertua eduki zuen hainbat urtez. Zuberoako pastoraletan esperientzia handia du Bedaxagarrek. 1988an Agustin Xaho euskaltzalearen bizitzan oinarritutako pastorala idatzi zuen, eta berriki Ama ikuskizuna osatu du, Etxahun Iruri "Bedaxagarren maisua" eta Gaiarre gogora ekartzen dituen lana.Zuberotarrentzat Pirinioek garrantzia handia dute. Auñamendi ikono esanguratsua da hango bizimoduan, Zuberoko kantuen esentziak mendi haien magalean sortzen direla esan daiteke.

Jean Mixel Bedaxagarrek, beste inork ez bezala ezagutzen ditu kondairak eta hango sinbologia. Disko honetan kantu tradizionalaren zuztarrak aurkezten ditu, euskal identitatearen sorburu direlakoan. Lan eder honetan, besteak beste, Mixel Arotze, Erramun Martikorena, Amaren Alhabak eta Johañes Bedaxagar ditu laguntzaile.
ELKAR

Abestiak
01. Orain duzu ene maitea.
02. Dama gazte xarmant bat.
03. Bi ahizpak - Kattalin entzun diñat.
04. Urzo luma gris gaixoa.
05. Iduzki denean.
06. Ura isuririk.
07. Etxahun plaza gizona.
08. Ikusten duzu goizean.
09. Orreagako artzainak.
10. Maria Solt eta Kastero.
11. Barkoxeri.
12. Xori errexinoletak.
13. Plañu niz.
14. Bedatsiaren heltzean.
15. Gabota.
16. Ene maitea barda nun zinen.
17. Goizetan jelkitzen da.
18. Sed libera nos a malo.
19. Lexarduarten kadrilla ba


Jaitsi

3 iruzkin:

Jon Aske erabiltzaileak esan du...

Ba al daiteke norbaitek hitzak hemen ipintzea?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Esteka ez dabil, bateron batek jarri leike barriro? Mila esker!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Lotura ez dabil, konpontzerik?
Eskerrik asko!!