2011(e)ko urtarrilaren 5(a), asteazkena

The Convicts - Maketa (2010)



"The Convicts, 2007ko udaberrian sortu zen Arrasaten, gustuko musika egiteko eta ondo pasatzeko. Hasieran, lagun baten garajean elkartzen hasi ginen eta denbora batera entsegu lokala lortu genuen. Horrela, 2007ko irailean kontzertuak emateari ekin genion. Urte hauetan zehar, kontzertu dezente jo ditugu eta 2010eko irailean gure lehenengo diska kaleratu dugu. Salgai dago ohiko lekuetan 3 €ren truke.
CDa zortzi abestik osatzen dute. Aurreneko zazpi kantuak Atxabaltako gaztetxeko lokalean grabatu ditugu Karloteren (Neallta Fola) eskutik. Azkenengoa, berriz, pasa den urteko maiatzean grabatu genuen Arrasateko Shot! Estudioan AED elkartearen 25. urteurreneko bildumarako.

Taldea Andonik (Ahotsa), Oihanek (Baxua), Raulek (Gitarra) eta Unaik (Bateria) osatzen dugu."

KONTAKTUA:
Tlf: 620151065
Email: theconvictsmondra@gmail.com
MYSPACE

Abestiak
01 - Hesiaren atzean
02 - Keeping on the light
03 - Lagunen babesean
04 - Galduta
05 - Reason of Life
06 - Basque riot
07 - Gudari baten heriotza
08 - Gure altxorra


Jaitsi

iruzkinik ez: