2011(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Noizeanbehin - Errautsez urrats (2011)



Egin egiten duzu, lan egin. Daukazun hori eman, zarena. Lekuetatik joan eta bertan zerbait galdu izanaren sentsazioak geldiarazten zaitu behin eta berriz. Denborarekin tentsiora ohitu zintezke, oharkabean bezala, baina aurrera egin ahala, areagotuz doa. Belarriak ere tente, sen primitiboren baten aztarna bailitzan. Eta eskuak patriketara daramatzazu beti, arakatuz. Baina dena bere lekuan dago, orok behar bezala darrai. Orduan ohartu egiten zara, ekinean, egindako gauza bakoitzean, zure zatiak utziz joan zarela. Eta egunen batetan agortuko ote zaren beldur zara.
2001ean Ander (bateria), Alex (baxua eta ahotsa) eta Ibai (kitarra) Gatikako gela hartan zarata egiten hasi ginenean ordea, beldurra aitzaki bat baino ez zen, dena bere horretan mantentzeko aitzaki hutsa. Eta gauzak gertatuz joan ziren, aldatuz. Bitartean “Inoiz kontatu ez nizkizunak” (Baga-Biga - 2006) eta “Arazi” (Baga-Biga - 2007) diskoak jendaurrean aurkeztu genituen hainbat alditan.
Sekula ez gara talde oparoa izan, horregatik esan ohi dugu, “Noizean Behin bai, baina betiko”. Etengabean lanean gaude ordea, eta azken hiru urteak ere bai horretan eman ditugu. Hasieratik bukaerara guk zuzenduriko prozesuan, “Errautsez urrats”, 7 kantuz osaturiko EP berria dakarkizuegu besapean. Bi urtez konposaketa lanetan aritu ondoren, 2010eko udan zehar Alexek entsegu lokalean buruturiko grabaketa berri honetan, oinarri sendoko abestiak eskeintzen ditugu, erritmo nabarmenekoak, azkarrak, rock eta metalaren arteko balantza orekatuz influentzia berriei lekua uzten dietenak, eta melodiaren aldeko apostu argia egiten dutenak.
WEBGUNEA
BLOGA
MYSPACE

Abestiak
1. Puzzle
2. Saiak Biraka
3. Amets egiten dut
4. Pandora
5. Ixchel
6. Amildegiak
7. Hariak


Jaitsi

2 iruzkin:

NOIZEANBEHIN erabiltzaileak esan du...

Lotura hau oraindik bizirik dagoen arren, jakin dezazuela Bandcamp bitartez taldearen abesti solteak, diska hau edota diskografia osoa deskargatu ditzakezuela doan, diseinu etabarrekin batera

http://noizeanbehin.bandcamp.com/

oli erabiltzaileak esan du...

mila esker noizeanbehin, musika ona egiten duzue.